Estatu batuak edo hobe esan da, Donald Trumpek Estatu Batuetako ekonomia babestu nahi du, baina estilo zaharrean, hau da, zergak ezarri nahi ditu, Estatu Batuetan saldu nahi diren produktuei eta Estatu Batuetako jatorria ez badute. Adibidez Europatik Ameriketara hainbat kotxe sorta joan ohi dira, eta Trumpek zergak jartzea pentsatu zuen produktuen sarreran. Askoz garestiagoak bihurtuko lirateke Estatu batuetako jatorririk ez duten produktuak.
Baina honen arazoa, hauxe da; ekonomia babesteko estilo mota hau zaharra dela, eta ekonomia hobetu ordez gehienetan barrerak sortzen dituela. Beraz, hasiera batean Trumpek bere kontseilarien aholkuak jarraituz proposamen hori atzera bota du, hots, Europari zergak ezarri gabe jarraitzea.
Europak hau geratu ezkero, neurriak hartuko lituzke, zergak jarriaz, eta Estatu Batuak eta Europa modu batera esanda aliatuak izan dira gai hauetan eta hitzarmenera iritsiko lirateke. Arrazoi honen gaitik Trumpek, Txinari eraso egin dio, izan ere, Txina esparru hauetan beraien kabuz joan dira gehienetan, hau da, ez dira inoiz exijentzia ekonomikoetara egokitu, baina, Trumpek ezer ez zela gertatuko uste zuen, eta Txinak berriz, berdina egin du.
Guzti honek argi uzten du ekonomia lokala babesteko metodo hauek zaharrak direla eta gehienetan arazo gehiago sortzen dituela. Prezioa altuak sorrarazten ditu, eta jendea eskasia nabarmenduko luke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.