TURISMOA
Turismoa pertsonek euren ohiko bizitokitik kanpo egiten dituzten bidaia eta egonaldietan burutzen dituzten jardueren multzoa da, aisialdi, lanbide edo bestelako helburuetarako, urtebetea baino iraupen txikiago batez. Turismoa egiten duten pertsonei turista deritze.
XX.mendetik aurrera izugarrizko garrantzia hartzen joan den jarduera da, bai ekonomia eta bai kultura arloan, ondorioz, zerbitzuen sektorea osatu, ostalaritzarekin estu lotu eta toki askotako paisai, bizimodu eta ohiturak aldatzea eragin du. Gauza guztiak bezala bere alde onak eta txarrak ditu. Adibidez, turismoak gizartean ditugun kultura ezberdineko jendea eta tokiak ezagutzeko aukera ematen digu, bizipen interesgarriak eskainiz.Baina badira zenbait herri jendez gainezka egoten direnak urteko hainbat data zehatzetan, eta ia ezinezkoa izaten dena egotea.
Gaur egun, oso erraza da horrelako bidai bat antolatzea, gure teknologia aurreratuetako edozein webgunetan dugu aukera hori, baina ez da hain erraza ekonomia arazoak dituzten horientzat, hau da, diruz oso ongi bizi ez direnentzat. Aipatzekoa da, turismoa ez dala lehen mailako behar bat, ez dala beharrezkoa dugun zerbait, baina ekonomia eskasi hori sentitzen dugula esango genuke eta horrek bultzatzen gaituela turismoa egitera.
Gero eta turistikoagoa izan herria ekonomikoki orduan eta hobeto egongo dira, gainera zerbitzu asko eta asko hortaz baliatzen dira. Hotelak eta garraiobideak ezinbestekoak dira herri turistiko batean jendea joatea nahi badute. Urtean zehar turista gehien izaten duen hirietariko bat Paris da, baldintza horiek betetzeaz gain gauza ikusgarri asko dituelako ezagutzeko.
Azken urte hauetan Donostiak turismoaren igoera jasan du, honek izugarrizko eragina izan du bertako ekonomian; hostaletan,tabernetan, kaleko giroan, hoteletan... 2016ko Europako hiriburu kulturala izan zelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.