2018(e)ko apirilaren 19(a), osteguna
Gaixo jartzearen prezioa
Egungo gizarteko bizi ohiturak direla eta, gaixotasunak nabarmen handitu dira azken urteetan eta aurreikusten da datozen urteetan igotzen jarraituko dutela %30era ailegatu arte.Horregatik botiken prezioak ere igoera nabarmena izaten ari dira jada.
Ikertzaileek egiten dituzten aurreikuspenetan , aurreikusten dute, minbizia pairatzen duen pertsona batek gutxigorabehera 100.000 euro gastatu beharko dituela gaixotasuna sendatzeko botika eta tratamenduetan. Normalen, botikei prezioa industria farmazeutikoak ezartzen dizkiete, baina beraien inteserako, gizartearen interes publikoa kontuan hartu gabe. Horrela botika horiek egiten dituztenak izugarrizko dirutza ateratzen dute, eta beste aldean gizartea dago, askotan botika horiek ordaintzeko diru nahikoa ez duena.
Honek guztiak, ospitaleetan eta bertako langileria eta tresnerian eragin du, murrizketak etorri baitira gaixo hauek zaintzeko zegoen pertsonal sanitarioan, gaixotasun hauek sendatzeko zegoen makinaria eta tresnerian eta baita gaixotasun hauek antzemateko pertsonal eta tresnerian ere. Baina, guzti hauen aurrean gobernuak ez du ezer egiten eta ELA eta LAB sindikatuek dioten moduan " egoera jasangarria da gizartearentzat".
Horretarako, sindikatuek gobernuari eta industria farmazeutikoari prezioak jeisteko eskatutu diete, eta beren interesez soilik ez arduratzeko, baizik gehiengoa den gizartearena. Gizaki ororen eskubidea baita gaixotzen denean botika eskuratzeko eskubidea.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.