2018(e)ko apirilaren 14(a), larunbata

Langabezia Euskal Herrian




LANGABEZIA EUSKAL HERRIAN

Lehenik eta behin, zer da langabezia? Denok dakigun moduan, Langilearen nahiaz besteko
kausaren batengatik lanik ez izatea da langabezia, eta gaur egun gure inguruan nabarmen 
gertatzen det zerbait dela esan dezakegu. 

Euskal Herrian 225.354 langabetu daude, 2017ko datuen arabera, baina langabeziak behera 
egin du azken hiruhilekoan, hau da, 12.400 langabetu gutxiago daude Euskal Herrian. 
Hegoaldeko lurralde guztietan jaitsi da langabezia, Ipar Euskal Herrian berriz, berdin jarraitzen 
du. Araban 1.300 langabetu gutxiago daude, Bizkaian -8.100, Gipuzkoan -400, Nafarroan
-2.600 eta Iparraldeko langabezia mantendu egiten da. 

2018an berriz, 249 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxoan Hego Euskal Herrian. EAEn 
71 pertsona gutxiago daude lan bila, otsailarekin alderatuta, eta 178 gutxiago Nafarroan. Urte 
osoa kontuan hartuta, jaitsiera handiagoa da, Nafarroan % 11ra iritsita.

Zehazki, 71 pertsona gutxiago daude lan bila EAEn, otsailarekin alderatuta, eta 127.164
langabe daude guztira. Nafarroan, aldiz, 178 gutxiago daude, eta 35.910 dira langabeak. Urte 
oso batean, hau da, 2017ko martxotik, 10.339 langabe gutxiago daude EAEn, Espainiako 
batez bestetik gora geratuta. 

Bizkaian 274 langabe gehiago izan dira martxoan, aurreko hilabetearekin alderatuta, baina 
4.872 gutxiago 2017ko martxoarekin alderatzen badugu.

Gipuzkoan, 271 pertsona gutxiago hilabetean, eta 4.140 gutxiago urtebetean, hau da, 
gutxiago.

Araban, 74 lagun gutxiago zenbatu dituzte enplegu zerbitzu publikoek, aurreko hilabetearekin 
alderatuta, eta 1.981 gutxiago iazko epe berarekin alderatuta. 

Nafarroako 35.910 langabeetatik, 15.091 gizonezkoak dira eta 20.819 emakumezkoak. 

2018ko Martxoa igaro eta gero, 73.402 langabe zenbatu dituzte Bizkaian, 33.331 Gipuzkoan 
eta 20.431 Araban. Bestalde, 127.164 langabeetatik, 55.090 gizonezkoak dira eta 72.074 
emakumezkoak. Gainera, 25 urtetik gorako langabeak 119.675 dira, eta gainontzekoak, hau 
da 25 urtetik beherakoak 7.489 dira. Urtebetean 4.443 pertsona gutxiago daude langabezian.

Estatua bere osotasunean kontuan hartuta, 47.697 langabe gutxiago izan dira martxoan, 
aurreko hilabetearekin alderatuta, nahiz eta oraindik langabe kopurua 3.422.551era iritsi. 

-nafarroan-2018ko-martxoan-249-langabe-gutxiago/

 
    
 
 
 
   
  


    
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.