2018(e)ko apirilaren 8(a), igandea


 LOKAL ALOKATUEN ARAZOAK


Oso ezaguna den “La rambla Catalunya” deituriko Bartzelona hiriko kale honetan, beste hainbat hirietan bezala, azken urte hauetan hainbat arazo ekonomiko izan dituzte.


La rambla Catalunya kale komertzial garrantzitsu honetan dagoen arazo ekonomikoa da, eskari asko dagoela. Alegia, kalea oso ezaguna denez denek nahi dute beraien denda edo dena delakoa bertan jarri baina, ez dago denentzako lekua. Ondorioz, bertako lokalak asko garestitu dira, eta honek bertako betiko denda txikiak desagertu eta ezagunak diren marka handiak jartzea eragiten du.
Aditu batzuek egindako ikerketa bat behatuz badakigu, 2017an metro karratu bakoitzak 110 euroko balioa zuela eta 2016an metro karratu bakoitzak 100 euroko balioa.


Gaur egun, 20 bat lokal daude “traspaso” deituriko egoera latz batean. Hain zuzen ere, momentu horretan lokal hori alokatuta duten pertsonak “traspasoa” deituriko egoera horretan inbertitutako diru kopurua berreskuratu nahi dute. Bestalde, aipatzekoa da, jabeak ez daudela prest errenten prezioak jaisteko.
Ondorioz, interesatu berriak ez dute argi ikusten pena merezi zaiela lokal horiek alokatzea. Izan ere, “traspasoa” eta alokatua egotearen gastuekin diru asko inbertitu behar dutelako eta gainera kontuan izanda, Catalunyan azken hilabeteetan egoera politikoarengatik salmentak jaitsi egin direla.


Resultado de imagen de la rambla barcelona


http://www.lavanguardia.com/economia/20180318/441616697904/precio-alquiler-comercio-local-rambla-catalunya.html


MAIALEN UGALDE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.