2018(e)ko apirilaren 13(a), ostirala

NETFLIX

NETFLIX

Netfilx gehiengoak ezagutzen dugun bezala, interneteko telebista zerbitzu “berria” da, telebista nahieran ikusteko plataforma. Telesaio, serie pelikula eta beste aukera askoren artean erabakitzeko aukera du erabiltzaileak, baita hainbat gailuetan ikustekoa; telebista, ordenagailu, mugikor edo tabletean.

2007.urtean jarri zen proiektu hau martxan eta horrez geroztik gorakada handia eduki du urte guzti hauetan zehar. Gaur egun 62 milioi erabiltzaile daude izen emanda , eta plataforma hau erabiltzeko ordaindu beharreko diru kantitatea konektatutako gailu kopuruaren araberakoa da, 8-12€ artean egoten da hilero ordaindu beharreko prezioa.

2017.urtean Netflix firmak errekorra bete zuen, 373,4 milioi dolar lortu zituen urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan 2016.urtean lortutakoaren bikoitza baina gehiago. Horrek urte bukaeran 11.000 milioi dolarreko irabazia lortzea aurreikustera eraman zuen konpainia.

Firmak akzio bakoitzeko 0,84 dolar irabazi zituen, aurreko urteko 0,27arekin alderatuz oso zifra handia da kontuan izanda 0,27 horiekin urte amaierako irabaziak 119,9 milioi dolarrekoa izan zela. Kalifornian ere igoera handia egon zen; data berdinetan irabaziak 8.406 dolarrekoak izan ziren urte bukaeran, aurreko urtean baina %32 gehiago, hau da,  6.353 dolar.
Azken hiruhilekoan espero bezala, aurrekoen irabazi bikoitzak lortu zituzten, nahiz eta datu horiek oso esanguratsuak badago bat oraindik gutxiago esperotakoa; uztaila era iraila bitartean %33ko hazkundea egon zen “streaming-eko” irabazietan, dolarretan 2.875 izango zena.
Bere emaitzak argira atera aurretik, Wall Street saioaren amaieran Netflix-eko akzioek 202 dolarreko errekorra egin zuen eta horren balioa %2ra igo zen hurrengo operazio elektronikoetan.

Esaterako “Stranger things” serieak 119,9 dolarreko irabaziak eman zizkion firma honi lehenengo bederatzi hilabeteetan, oso zifra altua.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.