2018(e)ko apirilaren 19(a), osteguna

Errenta aitorpena



Dagoeneko, iritsi zaigu apirila eta denok dakigun bezala, urtero errenta aitorpena egin beharrean aurkitzen gara. Dagoeneko, portzentajea handi bati errenta aitorpena egin da etxera bidali zaie beraiek onartu ala ez onartu ikusteko.

Gutxigorabehera, 375.000 pertsonek egin beharko duten aurten errenta aitorpena eta hauetatik 250.000 etxean jaso du onartu nahi izan ezkero. Pasa den urtean, etxera bidalitako %86,4 ek onartu zuten, hau da, 216.153 pertsonek guztira. 75.000 pentsiodunek, ez dute errenta aitorpenik egin behar izango 12.000 euro baino gutxiago irabazten dutelako urtean.
Lehen aipatu bezala, 250.000 pertsona horietatik, hau da, errenta aitorpena etxean jasoko dutenetatik, %10 ek lehenengo egunean onartu ohi dute, hau da, 25.000 gipuzkoarrek onartuko dute. Onartua izan ondoren, dirua itzultzea hiru egun barru egiten da gutxi gorabehera eta esan behar dugu, askorentzat “paga extra” bat dela.

Denok dakigu, komenigarria dela, nahiz eta etxean egin da jaso ondo egin diguten edo ez errebisatzea. Horretarako, gipuzkoan, 11 ofizina prest dauzkagu. Hiru Donostian, bat Azpeitian, Beasainen, Bergara, Eibar, errenteria, Hernani, Irun eta Tolosan. Hauetan jendearentzat ateak apirilaren 23 irekiko dira eta ekainaren 30 arte ariko dira lanean goizeko zortzietatik arratsaldeko ordubiak arte (larunbatak barne).

Hau zuzentzen duen Jabier LarraƱagak, pasatako urtean Araban izandako akats bati aurre egiteko oso denbora gutxi behar izan bazuen ere, 6.000 autolikidazio zuzendu behar izan zituzten, oker bat zela medio, espero du aurtengo aitorpena positiboa izan dadin guztiontzat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.