2018(e)ko apirilaren 10(a), asteartea

Berrikuntza disruptiboak

Berrikuntza disruptiboak industria zehaztu bateko berrikuntzak dira, honek zorrozki alda dezake produktuak, baita ere, merkatutik produkturen bat desagerrarazi dezake eta nola ez zerbitzuak baita ere.


Lehenbizi mugikorra, duela urte gutxi batzuk, deitzerako garaian zentralita batera deitzen genuen, hortik zein zenbakirekin hitz egin nahi genuen esan ondoren, beste pertsona deitzen zuten. Orain berriz, gure sakerekoak “smartphone”-ak dira, hau da, mugikor inteligenteak hitzak dion bezalaxe, argazkiak, irratia, abestiak etb… entzuteko edo ikusteko erabiltzen ditugu. Honekin esan nahi dudana da, iraultza honek, ia kamerak, irratiak, musika-diskak … ez erabiltzera eraman gaituzte. Hori gutxi balitz, gmail,hotmail edo beste moduko edozeinek, posta gutxika desagertzen jutea eragin du baita ere.


Guzti honek milaka berrikuntza ekarri ditu eta ekonomikoki zer?

Batetik,  sektore jakin batean finkatutako enpresetarako aldakuntzak sortu ditu,  gehien bat hauen aurrean moldatzeko gai ez diren enpresentzako, mehatxu handia izan daitezke horrelako erreforma edo berriztapen hauek.

Bestalde, aukera handia izan daiteke, izan ere, irekidura handia sortzen delako merkatuan eta enpresa berriak sortu daitezkeelako gai berri horien inguruan. Baina esaten denez, nahiz eta lanpostu berriak sortu, ez dira inoiz lehen bezain hainbeste sortuko, hots, kantitate txikiagoak sortuko dira, horrek esan nahi duena da, jende gutxiagorekin gehiago egin dezaketela teknologi berrien ondorioz.

Berrikuntza hauetatik dirua lortzeko errazena inbertitzea da, baino ez da hain erraza izaten. Lehenik produktu berri eta on bat aurkitu behar delako, ondoren beste mila gauza egin behar direlako, baina garrantzitsuena diru mordoa inbertitu, ondoren irabaziak edukitzeko. Aldaketa hauek ekonomikoki lehen sektoreko enpresa txiki eta handi asko itxi edo desagertzera eraman ditu, berriz, enpresa teknologiko asko sortu dira orainaldian, nahiz eta itxi direnak baino gutxiago sortu diren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.