Azken bolada honetan, apartamentu turistikoak ekonomian geroz eta eragin handiagoa edukitzen ari dira. Etxebizitza hauek alokairuan jartzen dira eta prezio baten truke turistak bertan egoteko aukera dute. Alokairuan jartze honek, negozio bikaina sortzea eragin du jende askorentzat eta ekonomian aldaketa ugari ere izan ditu.
Jakina denez, turismoa ekonomiaren eragile nagusienetako bat da; sektore ekonomiko nagusienetako bat hain zuzen ere. BPG-an zuzen-zuzenean eragiten du. Turistek dirua gastatuz kontsumoa gehiago izatea eragiten baitu; eta horrela, BPG-a handitu eta herrialde hartako ekonomia hobetu eta indartu.
Hori gutxi balitz, enplegu berriak sortzeko ahalmena du; horren adibide argia apartamentu turistikoei dagokie. Kasu normalena pertsona batek epe luze baterako apartamentu bat alokatzea izango litzateke, ordea, apartamentu turistikoen bidez, epe motz baterako turistek apartamentua alokatu egiten dute.
Biek alokatzeko balio baldin badute, orduan zergatik ari da nabarmen igotzen apartamentu turistikoen erabilera?
Bada, turistek prezio oso altuak ordaindu behar dituzte. Esan bezala, honek gure ekonomian eragin positiboak eragiten ditu; baina, bestetik, eragin negatiboak ere aipatu beharrak daude. Apartamentu hauen prezioa igotzen den heinean gainontzeko apartamentuen prezioak ere nabarmen igoko dira.
Gazte askok unibertsitatera joateko nahia dute, eta beraz, apartamentu bat alokatu nahian dabiltza. Edozein arrazoi dela eta, diru kantitate handia ordaindu behar dute. Prezioak horren altuak izanik, askok eta askok ezin izango dute ordaindu eta beraz jendearen egoera ekonomikoa okertu egingo da.
Beste era batera esanda, etxebizitzak turistei alokatuz gero, alokairuen prezioak igo egingo dira eta beraz, gazte askok ez dute aukera Donostian bertan pisuak alokatzeko.
Jendearengan (gehienbat gazteengan) sortzen duen ondorio negatiboaz gain, hotelekiko konpetentzia ere suposatzen du. Gehienetan, apartamentu bat alokatzea merkeago ateratzen da hotel batera joatea baino.
Excelturrek egin duen azterketa baten bidez ikus dezakegu 2017an apartamentu turistikoen erabilera hotelena baina handiagoa izan dela Espainian.
Azken finean, gehiegizko diru horrek apartamentua turistei alokatzen dietenei egingo die besterik ez eragin positiboa. Haiek diru mordoa lortuko dute, eta bitartean, prezioak ez jaitsiz gero, egoera ekonomikoak askorentzat okertu egingo dira.
Beraz, ikusita zer nolako eragina duen ekonomian oreka bat mantendu beharko genukeelakoan nago; batetik turismoa berpizteko eta turistak erakartzeko neurriak hartu; eta bestetik herritarrok ez prezio oso altuak ordaindu behar izateko etxebizitza bat ordaindu eta alokatzeko orduan administrazioak diru-laguntzak eman beharko lituzke.
Iturria:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.