PUBLIZITATEA ETA ANUNTZIOAK
Gure eguneroko bizitzan behin eta
berriz ikus dezakegu publizitatea. Baina hau ez telebistan bakarrik, irratian,
kalean, autobusetan, egunkarietan … Baina zer da publizitatea? Bada,
komunikazio prozesu masiboa da, produktu, ideia, instituzio, zerbitzuen
aurkezpen eta sustapena helburutzat dituena.
Publizitateak, lehen esan ditudan
helburu horiez gain, baditu beste garrantzitsuagoak diren beste batzuk;
jendearengan eragina izatea, markaren irudia hobetzea… baina denetan garrantzitsuena
den helburua, jendea erostera bultzatzearena da. Anuntzio edo publizitatea
azken finean, horretarako erabiltzen baita.
Anuntzio bakoitzak bere
originaltasun eta estiloa duela ere erakutsi behar dute, beti produktuarekin
zer ikusia edukitzen badute. Anuntzioekin atentzioa deitu nahi dutenez,
erakargarri bihurtzen dituzte pertsona, leku, animazio zehatz eta egokiak
erabiliz, hau da, marketina erabiliz.
Anuntzioen munduan diru asko
mugitzen da, bakoitzaren atzean izugarriko lana dagoelako. Baina ez hori
bakarrik, anuntzio hori mundu osoak ikustea nahi badute, aukera onena
telebistan botatzea da, eta ordu edo kanalaren arabera garestiago edo merkeagoa
izango da. Badira urteko zenbait momentu non ia jende guztia telebistari begira
dagoen, urte berri eguna hain zuzen. Urteko lehenengo anuntzioak, izugarrizko
dirutza ordaindu behar izaten du hori telebistan botatzeko, baina egoeraz
aprobetxatuz eta diru asko horretan inbertituz, jendeak gero produktu hori
erosi egingo du. Publizitateak arazo larriak ere ekarri izan ditu, idealizazio
kontzeptua asko erabili ohi delako beraietan.
Publizitateari beste erabilera bat
ere ematen zaio, kasu honetan ez produktu bat erosteko, baizik eta, gizartean dauden
kanpainen propaganda antzeko bat egin eta beraietara gehitzeko. Adibidez,
matxismoaren aurka, genero indarkeria, matrikulazio kanpainak, txertoen
kanpainak… hauetako informazioa zabaldu
nahi badute, teknika bera erabiltzen dute, hau da, publizitate eta anuntzioen
bidez informatzen dute jendea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.