Dirua K.a V eta VII mende bitartean hasi ziren txanpon moduko gauza batzuk fabrikatzen trukeak eta salmentak egiteko. Izan ere dirua asmatu haurretik dena trukez egiten zen antzinan, adibidez: antzinan merkatuetan herritar batek zerbait erosi nahi baldin bazuen adibidez txerri batzuk, saltzaileari balio berbereko beste gauza bat eman beharko lioke, adibidez kasu honetan behi bat ondo egongo litzateke.
Esan dezakegu naiz eta antzinan behiz edo beste gauza material baten bidez egiten zituzten trukeak ez direla hain ezberdinak gaur egungo ekonomian egiten diren mugimenduekin, izan ere antzinan trukeak egiten ziren eta gaur egun egin den gauza bakara izan da truke horiek erraztu paper eta txanpon batzuen bitartez.
Diruaren asmakizun hau ez da guztiz honerako izan, izan ere bere gauza txarrak ere baditu, adibidez denborarekin dirua faltsifikatzeko gai den jendea agertu da, izan ere azken batean paper puxka bat delako, eta horrek ekonomian arazo asko ekarri ditu. Beste arazo oso argi bat ikusi dezakegu 1929ko Nueva York-eko burtsaren erorpenarekin, burtsaren erorpen horrek ikaragarrizko arazoak izan zituen, izan ere diruak erabateko balio galdu zuelako, horren adibide oso on bat bezala da nola gaizkile batzuek gizon batek zeraman maleta diruz beteta hartu eta lapurtzen zuten baina dirua hartu beharrean maletarekin bakarrik geratzen ziren, momentu hartan maletak dirua baino balio gehiago zuelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.