Lehenik eta behin,
albiste honi buruz hitz egin aurretik , inflazioa zer den jakin behar dugu. Zer
da inflazioa? Inflazioa ondasun eta zerbitzuen prezioak asko igotzeari esaten
zaio, zirkulazioan dagoen dirua gehiegizkoa denean.
Albiste batean entzun dut aurtengo apirilean inflazioak gora egin duela,
%2,5era igo da hain zuzen ere, hau da, hilabete horretan prezioak asko igo egin
direla, eta prezioak igotzearen arrazoia aste santua izan da.
Aste santuan jende asko kanpora joaten da oporretan eta orduan da hotelek,
jatetxeek... aprobetxatu egiten dutenean prezioak igotzeko. Hotelek adibidez prezioak
igotzen dituzte badakitelako prezioak igo arren jendeak onartu egingo duela,
oporretara joan nahi baldin badute ez dutelako beste aukerarik. Eskari-inflazioa
deituko genioke honi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.