2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

Txinako ekonomiak atzera egin du, lehen aldiz azken 40 urteetan

TXINAKO EKONOMIAK ATZERA EGIN DU, LEHEN ALDIZ AZKEN 40 URTEETAN.

Urte honetako lehen hiruhilabetean, koronabirusarengatik Txinako Barne Produktu Gordinak (BPGa) %6,8 txikitu da, lehengo urteko azkenekoarekin konparatuz gero. Lehen aldia da horrelako gauza gertatzen dela azkeneko 40 urteetan Txinan. 40 urte hauetan, ez da hiruhilabete bat ere negatiboa izan.

Denok dakigun bezala, COVID-19a Txinan sortu zen, beraz, han hartu zituzten munduko lehen neurriak epidemia gehiago hazi ez zezan, baina, denak etxean gaudenez, jakin dezakegu, ez zutela lortu. Mundu osotik zabaldu da birus hau. Ekintza honek, munduko ekonomia jeistea egin du, baina, testu honetan txinari buruz hitz egingo dut.

Txinan, urtarrila amaieran koronabirusa sortu zen herria (Hubei) itxi zuten eta jarduera ekonomikoa asko jeitsi zen beste herri guztietan. Datu ofizialen arabera, urte honetako lehen hiruhilekoan %16ko jaitsiera izan du inbertsioak. Langabezia logikoa den bezela handitu egin zen, jendeak lanpostu asko galdu baitzituen. Herriko %5,3 lanik gabe zegoen eta martxoaren amaieran langabezia %6,3ra hazi zen.

Txina izango da, Indiarekin batera, gertatu den atzerakada honi aurten aurre egingo dion bakarrenetako herrialde bat. Hazkundea azkartzeko, Pekingo gobernuak neurri batzuk hartu ditu. Hau da, 200.000 milioi eurotik gorako zerga jaitsierak egitea eta bankuei likidezia ematea, larri dabiltzan enpresei behar bezain beste mailegu emateko.

El silencio de una ciudad china vacĂ­a por el coronavirus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.