2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

Aldi baterako kontratuak ez berritzeak eragin du langabeen igoera

Aldi baterako kontratuak ez berritzeak eragin du langabeen igoera, Lanbideren ustez


Datu hauek kezkagarriak izan arren, errealitateari aurre egin behar diogula garbi dago. Gaur, Apirilak 2, Martxoa hasieran baino 120.000 langabe gehiago daude Euskal Herrian. Langabeen koupurua horrelako handia izatea, koronabirusaren egoerarengatik da azken finean. Martxoa hasieran 10.974 langile zeuden lanik gabe Euskal Herrian. Aldiz, egun hauetan izugarrizko gorakada izan du, eta langabe kopurua 128.213 langabeetara igo da. Harritzekoa bada ere, hilabete batean igo den langabe kopurua izugarria da. 

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren arabera, hain zuzen ere Borja Belandiak, martxoan izandako langabeziaren gorakada, aurretik aipatu dizuedan moduan, koronabirus izeneko edo COVID-19aren krisiaren ondorioz jarduera eten duten enpresetan aldi baterako kontratuak ez berritu ez direlako eman da. Esan dutenez, ez dira 128.213 langabe bakarrik. Horiei, aldi baterako lan erregulazio espedientean dauden ia 135.00 pertsona gehitu behar zaizkie. Datu gisa esan beharra dago, Euskal Autonomia Erkidegoan, langabeen kopurua ez due 9.00 pertsonako hazkundea izan 2012ko urtarriletik, hau da, krisia egon zen garaietik.

TODO LO QUE NECESITAS SABER SOBRE LOS ERTE Y LAS MEDIDAS ...
Egia da, egoera normalitatera bueltatzen denean, langabeen kopurua izugarri murriztuko dela, izan ere, enpresetan egiten dutenek lana ERTEra bidali dituzte. Hobe esanda, langabezira bidali dituzte epe baterako, eta epe hori dagoen bitartean beraien soldata pixka bat murriztuko zaie. 

Honekin esan nahi dut, nahiz eta orain langabe asko egon egoerarengatik, normalitatera bueltatzean, langabe guzti horiek, edo geheienak beraien lanpostuetara itzuliko direla. Hortaz, ez dugu horrenbeste aztoratu behar egoera honekin. Nahikoa dugu, etxean geratzearekin!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.