La casa de papel
"La casa de papel" telesai oso ezagun bat da, gaur egun jende gehienak ikusitako telesaia. 2017ko maiatzaren 2an estreinatu zen Antena 3 telebista katean. Hurrengo hilabeteetan bigarren zati bat egin zuten, eta hauek telebistan igorri ondoren Netflix plataformak telesaila erosi zuen, eta hurengo urterako atal berriak egitea proposatu zion telesaiari. Hasieran telesaia telebistan igortzen zen bitartean ez zen ia ezaguna, baina Netfix erosterakoan bum-a egin zuen eta mundialki nagusia egin zen. Horren ondorioz beste 2 zati egin zituzten (guztira 4) eta hurrengo urterako 5 zati bat martxan dagoela jakinarazi du telesaiaren zuzendariak.Baina zertaz doa telesai hau eta zergatik izan zuen hain besteko arrakasta bat-batean? "Irakaslea" deituriko pertsonai bat, historiako lapurreta handiena burutu nahi du. Eta hura burutzeko, 8 pertsonako talde bat osatzen du, guztiek baldintza bat dute, ez dutela ezer galtzeko. 5 hilabetez egongo dira lapurreta prestatzen, eta beraien artean ezin dituztenez erlazio pertsonalak izan, hirien izenekin deitzen dira beraien artean, Tokio, Mosku, Berlin… Telesaia lapurreta honen inguruan doa.
Baina oraindik ez dugu argitu zergatik hain besteko arrakasta… Hasteko telesaia arrakasta izan zuen Netflix-ek erosi zuenean, eta mundo osoarentzat eskuragarri jarri zuenean. Jendeak telesai honetako protagonistekin, lapurrekin bat egiten duelako. Izan ere, lapurrak, gobernu, banku eta Espainiako politikaren kontra egiten dutelako, herriaren aldekoak direlako. Eta beraz erraza da herria bat etortzea telesaiako protagonistekin.
Bestalde, berri txarrak ere egon ziren. Izan ere, jende asko telesaiean inspiratuta egin zituzten lapurreta asko, mono gorria eta Dali-ren kareta batekin telesaiean bezala. Eta beraz lapurretak gora egin zuten munduko hain bat lekuetan. Baina hau jadanik baretu zen eta horain, momentuz ez daude horrelakorik.
Ondorioz, "La casa de papel" telesaia ikusi ez baduzu, orain da momentua, etxean denbora asko pasa behar dugu eta horrelako telesaietatik asko ikasten da, ez bakarri lapurra izateko, bizitzan izan behar diren ekubide eta balioak agerian jartzen dituelako, eta persona bezala haztea lortzen duelako. Beraz, badaukazue koarentena honetan zer egiterik ondo pasatzeko, eta egia esanda, momentu batzuetan ere, sufritzeko!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.