TXINAKO EKONOMIA HAZI EGINGO DELA ESAN DUTE, KORONABIRUSA IZAN ARREN
Txina ekialdeko Koronabirus berriak epe luzera ez duela Wuhan herrialdearen garapen ekonomikoan eraginik izango esan dio Xi Jinping Txinako presidenteak Donald Trump AEBko presidenteari. Xingek telefono bidez izan du elkarrizketa Donald Trumpekin. Apunte bezala, koronabirus hau Wuhan hirian sortu eta nazioartean zabaltzen ari den gaixotasun bat da, arratoiak edo xaguak jateagatik nagusiki.
Txinako telebista garrantzitsuenetako baten esanetan, hain zuzen ere, CCTV telebistaren arabera, Txina nazioa, izurrite hau gainditzeko gai izango dela esan du Xingek. Hori gutxi balitz, bi herrialdeen arteko merkataritza-gerra amaitzeko asmoz Pekinek eta Washingtonek duela gutxi sinatu zuten akordioaren lehen fasea gogora ekarri du.
Baina, hedabide batzuek egun hauetan ziurtatu dutenez, AEBrekin adostutako konpromisoak betetzeko zailtasunak izango lituzke Asiako estatuak, koronabirusaren hedapenak Txinako ekonomian izan dituen ondorioengatik. Dagoeneko, 1000 pertsona baino gehiago hil dira gaixotasun horren eraginez.
Txinak eta AEBak desadostasun batzuk eduki arren, berdintasuna eta elkarrekiko errespetua kontuan hartuta, denontzako onargarria den irtenbide bat aurkituko dutela esan dute. Egia da, oraindik ez dituztela adostasunak sinatu. Txinako presidenteak espero du, bi potentzia ekonomikoek adostutako akordioa gauzatuko dela eta bide onetik doazen elkarrizketak bultzatu nahi ditu.
Adibide bat emateagatik Txinako koronabirusa dela eta, AEBko gobernuaren ustez, Judd Deere etxe zuriko bozeramaileak Twitter bidez zabaldutako mezu batean azaldu du Txina koronabirus oztoparen aurrean aurre egiteko gai izango dela.
Bestalde, Trumpek babesa adierazi edo eman dio txinari, eta herrialdiaren ekonomiaren hazkundean duen konfiantza nabarmendu du. Alabaina, izurriteen aurrean, Washingtonek lasai jokatuko duela esan du.
Nire iritziz, ez da guztiz fidagarria hauen arteko adostasuna, izan ere, koronabirusak 1000 hildako baino gehiago utzi ditu orain arte, eta jakin beharra dago ez dela hori larriena. Larriena da, ez dutela oraindik soluzio finkorik bilatu gai honen inguruan. Hau da, kutsatuta dauden milaka eta milaka pertsonek ez dute tratamenturik jaso, eta hori denbora bat pasa dela koronabirusa agertu zenetik. Horregatik, tratamenturik ez jasoz gero hiltzeko arrisku handia dago. Hori gutxi balitz, azkar hedatzen ari den egoera bat da.
Argazki honetan ikus dezakegun bezala zenbat hildako dauden, zenbat kasu dauden etb.
Ondorioz, esan dezakegu koronabirusaren gai hau ahalik eta azkarren soluzionatu behar dela. Bestela, ebolaren moduko sarraski bat izan genezake. (otsailak 12an idatzi nuen).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.