KORONABIRUSAREN KRISIA
Hainbat aldiz irakurri eta entzun duzuten bezala, koronabirusa duela hiru hilabete gutxi gorabehera agertu zen, Txinan hasi zen eta gero mmundu osora hedatu zen. Orain ia mundu osoa inkomunikazioan gaude, hau da, bakoitza bere etxean ezin kalera atera. Bagenekigun bezala, birus hau eragin handia izango zuen, bereziki ekonoikoki eta baita politikoki ere.
Birus berri honen ondorioz, miloika lanbide gelditu egin dira, baina aktibitate batzuk lanean jarraitzen dute eta inoiz baino gehiago. Esan bezala, lanbide asko geldirik daude beraz familia asko diru gutxiago irabazten ari da eta horrengatik krisi handi bat egoteko aukera handiak daude.
Baina badaude aktibitate batzuk inoiz baino gehiago lan egiten ari direla; medikuak, polizia, militarrak… eta antzeko lanbideak. Oso ulergarria da lan mota horiek beste batzuk baino gehiago lan egitea, izan ere, beraiei esker egoera hau “hobetzen” ari da, beraiek egon ez balira, orain guztiak kutsatuta egongo ginateke. Medikuak behar ditugu egoera kontrolatzeko, eta kutsatuta dagoen jendea sendatzeko eta desifektatzen saiatzeko. Poliziak behar ditugu kaleak kontrolatzeko eta norbait etxean ikusten badute beraien etxeetara bidaltzeko, orain norbait kalean ikusten badute paseatzen edo zerbait antzekoa egiten, isuna jartzen dute. Militarrak, polizien lan antzekoa egiten dute, hau da, kaleak kontrolatzen dituzte.
Azken finean, etxean gaudenok ezin dugu ezer egin, bakarrik etxean geratu gaitezke, itxoiten, hau guztia pasa arte. Jende asko dago hor kanpoan hau guztia konpontzen saiatzen, beraz oraindik serio hartzen ez dutenek, mesedez artkuluak, telebistak... begiratu eta serio hartu medikuek esaten dutena eta etxean geratu, zer kostatzen da? Jende asko gu baino okerrago daude.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.