2020(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

Coronavirusak duen eragina futbolean



Coronavirusak duen eragina futbolean

Coronavirusa jakingo duzuen bezala pandemia mundial bat da izugarrizko eragina izaten ari dena gure bizitzatan, gure bizitza normalean. Coronavirusaren ondorioz, Espainiak alarma egoera ezarri zuen martxoaren 14ean eta horrek pertsona guztien bizitza aldatu egin zuen. Coronavirusaren ondorioz, enpresa asko istera behartu zituen estatuak pandemia gehiago ez hedatzeko. 

Messi, máximo goleador de las cinco grandes Ligas
Futbola izan da eragin handia jasan duen sektoretako bat, izan ere, COVID-19aren ondorioz futbol txapelketak guztiz gelditu dira eta astero futbola ikusten zuen milioka pertsonetatik inork ez ikustea ekarri du. Bartzelonaz hitz egingo dut, seguruenik denek ezagutuko duzuen taldea da eta diru gehien irabazten duen jokalaria Lionel Messi, du 50 milioi euro neto da bere soldata.



Bartomeu, reunido con la plantilla del Barça antes de cesarse las actividades
Bartzelona diru sarrera handiena duen taldea da, batez ere, arrazoi komertzialengatik, baina aldi berean gehien gastatzen duen taldea da, soldatatan gehien ordaintzen duena, eta futbola geldirik egonda kontuak ez dira ateratzen. Duela gutxi, Bartzelonak esan zuen 2019-20 denboraldi honetan 1.000 milioiko sarrera izango zuela zifra errekorra. Baina, soldatetan, 650 milioi inguruko gastua du. Coronavirus egoeran, aurreikusitako murrizketa,  soldataren ehuneko 70ekoa izango da martxoaren 14tik, alarma egoera Espainian deklaratu zenetik, jarduera itzuli arte. Alarmaren egoerak hilabete bat irauten badu, soldaten murrizketa % 5,75 izango da, hau da, 14 milioi. 45 egun izango balira, 21 milioi izango lirateke % 8,625 eta alarma egoera 60 egunetara iritsiko balitz, 28 milioi izango lirateke % 11,5. Epe hori igaro ondoren, haien soldataren % 100 jasoko dute nahiz eta, jolastera ez bueltatu.

Gizonezko futbolaren eta saskibaloi kirolarien kasuan, ez dute ERTE bat egingo gainontzeko langileen kasuan bezala. Futbolariak eta saskibaloi jokalariak aldiz hitzarmen pribatu bat egingo dute, ez dute gainerako taldeek bezala diru-laguntzarik beharko ez dutelako ERTE-rik egingo.

Nire ustez, ondo iruditzen zait soldatak jaistea coronavirusaren ondorioz ez dituztelako diru sarrera berdinak izango, baina, ez dut ulertzen nola diru sarrera gehien duen taldeak soldatak jeistea eskatu behar duen bestela beraien ekonomia pikutara doalako. Nire ustez, gaizki planfikatuta dagoen talde bat da enpresa askok ez dutelako horrelakorik egin behar izan beraien enpresa pikutara ez joateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.