“KORONABIRUSA SINTOMA BAT DA, EZ MUNDUKO KAOSAREN ERANTZUNLEA”
Hiru aste daramagu etxetik atera gabe eta, jada, asko dugu hausnartzeko. Koronabirusak agerian utzi du birusa ez dela krisia, sintoma bat baizik. Krisia kapitalismoa da, eta orain inoiz baino nabarmenagoak dira gizarte gisa ditugun desberdinkeriak eta hutsuneak.
Gaur egun jadanik esan dezakegu kapitalismoak bere propio ziklo ekonomikoak dituela eta horien barruan ere krisi ekonomikoak jasotzen direla. Ematen duenez, duela hainbat urtetatik hasita zegoen gizartearen deuseztaketa hori indartzen ari da, eta ondorioz, krisi kapitalista bati hasiera ematear gaude. Aipatu behar da, azken asteotan emandako gertakari batzuek hala adierazten dutela, horien artean, burtsaren jaitsierak. Bi gertakari nagusik islatzen dute hau, batetik, petroleoaren balioa jaisteak eta bestetik, koronabirusak. Batez ere petroleoaren prezioaren murrizketak, mundua hankaz gora jarri dezakeela diote adituek, produkzioari eta ekonomiari eragiten baitio zuzen zuzenean. Ez horrek bakarrik, baizik eta Txinan azken bi hilabeteetan eman den geldialdiak ere. Hauek arrazoi batzuk besterik ez dira, beste horrenbeste baitaude eta izango dira… Azken batean, hainbat elementu elkartzen dira maila ekonomikoan, honi buelta emateko sektore askotan arazo handiak egongo direla erakusten dutenak.
Dirudienez, koronabirusa aitzaki bat izan daitekeela, honekin arduratuta dagoen jendeak soilik alderdi hau begiratzen duelako, beste puntu batzuetan finkatu gabe. Kapazak izan behar dugu gobernua ematen ari den pausuak asumitzea bai modu sanitario, ekonomiko eta sozialean, datorkiguna gogorra delako.
Bada elementu bat, mahai gainean jarri behar dena, kapitalismoak geroz eta zailtasun gehiago dituela bere ziklo ekonomikoak berreabiaraztekoa. Zentzu horretan, egia da duela gutxi, herrialde batzuek maila ekonomiko batera iristea lortu zutela. Kapitalismoak biziraun nahi badu, geroz eta gehiago gogortu beharko ditu bere politika birbanatzaileak, baina honek ez du inongo etorkizunik, gaur egun bizi garen munduan ez dagoelako gehiago eskaintzekorik.
Beraz, izan daiteke koronabirusak kapitalismoaren barnean orden berri bat ezartzea? Izan ere, honek agerian utziko ditu kapitalismoaren hutsuneak eta akatsak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.