Koronabirusak alarma guztiak piztu ditu gizarteko arlo guztietan; osasunean, ekonomian... baina ondorio nagusienetako bat osasuna pixkat alde batera utzita lan postuetan eman diren kaleratze masiboak izan dira. Egia da neurri batzuk hartu direla honen eragina handiegia ez izateko baina ez dira guztiz zuzen erabili.
Koronabirusa estatura iristen ari zen bitartean, enpresa batzuk iadanik gertatuko zen desastre ekonomiko izugarria aurreikusten zuten eta hainbat neurri hartu zituzten enpresa bakoitzaren galera ekiditeko intentzioarekin. Estatu alarma piztu baina bi aste lehenago, jende asko kaleratua izan zen eta Espainia mailan 2.000.000 pertsona kaleratua izan zen inongo babespenik edo arrazoi finkorik gabe.
Denborak aurrera egin zuen eta kaleratutakoen kopurua handituz zijoan alarma piztu eta hauei muga bat ezarri zioen arte estatuak. Ezarritako mugaren ondoren ezin zen inongo kaleratzerik egin enpresa bakoitzaren ekonomia salbatzeko helburuarekin eta laguntza batzuk jaso dituzte enpresa horiek.
Neurrieen aurretik kaleratuta izan den biztanleriaren zati horretaz gain, alarmaren ondorioz jende asko ERTE-ra bidalia izan da; hau da, kaleratze inprobisatu bat eta horrek galerak eragin izan ditu estatuak eskatutako diru-laguntzen zati handi bat xahutzen duelako. Ala eta guztiz ere, lan postuekin enpresek egindako inbertsioak ez dira faktore bakarra lanbideen munduan; izan ere, tabernari, dendari eta beste enpresa txiki horiek harien alokairuak ordaintzen jarraitzen dutelako nahiz eta beraientzat ezinezkoa izan diru-sarrera nahikoak eskuratzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.