AUTONOMOAK eta KORONABIRUSA
Gaur egun hain ezaguna den Covid-19 edo Koronabirus birusak argi dago mundu osora eragin negatiboak ekarri dituela: bai osasunean, bai kirolean... Baina nik blog honetan ondorio larrienetakoak jaso dituen ondasunari buruz hitz egingo dut: Ekonomia. Konkretuki honek autonomoen gan izan duen eraginei buruz. Baino hasi baino lehen argi utzi behar da nortzuk diren langile autonomoak. Langile autonomoa dirua egiteko jarduera ekonomiko zuzena, ohikoa eta pertsonala burutzen duen pertsona bat da. Hau jakinda hasi egingo gara.
Dakigunez ekonomian izugarrizko geldialdi bat egon da geldialdi hau batzuei asko lagundu die, eta hauen adierazgarrietako bat online akordioak dira baina beste askorentzat eragin txarrak ekarri ditu eta hauen artean autonomoak daude.Merkatarien %15ek ez dute jateko dirurik izango hil honetan», ohartarazi zuen Bizkaidendak federazioko presidenteak, Jose Luis Cebrecosek, Bizkaiko Hitza-ren azken alean. 54.000 autonomotik gora diru laguntzak eskatzen hari dira izan ere ez dute irabazirik lortzen eta hau gutxi balitz gainera gostu finkoak ordaintzen jarraitu behar dute hauen arten alokairuak, hipotekak, maileguak...
Bruegel think-tank-ak aztertu duenez autonomoei 4 diru laguntza desberdin eskaini dizkiote. Lehen laguntza mota da autonomoei ordain bakarreko kopuru zehatz bat ematea. Diru laguntza mota hau Frantziak eta Italiak hautatu dute. Belgikak eta Herbeheerak berriz, kopuru zehatza ezarri dute, baina hileroko ordainketekin. Kopuru finko horiek, hori bai, murritzagoak dira soldatapekoei aitortutako laguntzekin alderatuta. Espainiak, Erresuma Batuak eta Danimarka hirugarren diru laguntza mota hautatu dute non aurreko urteetan izandako irabazien arabera diru laguntzak banatzen dituzte. Eta azkenik Alemaniak laugarren eredua hautatu du non esaten dun autonomoek ere langabezi sariak izango dituztela.
Gainera Hego Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuak ordainketa bakarreko laguntzak ematea erabaki dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.