Emakumeak kiroletan
Emakumeak historian zehar diskriminazio asko jasan dituzte eta esteriotipo desberdinak izan dituzte esleitatuta, indar gutxi dutela, samurrak direla, ahulak direla, eta gizonezkoak berriz, indartsuak, zakarrak... direla. Esteriotipo hauen ondrioz kirol mota desberdinak esleitatu dizkigute gizonezko eta emakumezkoei, adibidez dantza emakumeentzat eta futbola gizonezkoentzat. Artikulu honetan ikusiko duguna da emakumeen aurkako diskriminazioa kiroletan, hau da, emakumeak kirolaren arloan jasaten dituzten hainbat eta hainbat diskriminazio desberdin
Telebista piztu egiten dugunean eta kiroleko edozein kanala jartzen badugu, beti ikusiko dugu gizonezkoen kirolari garrantzia gehiago ematen dietela emakumezkoen kirolei, hau da, telebistako albisteetan adibidez kirolari buruz hitz egiten dutenean, denboraren gehiengo zatia gizonezkoei buruz hitz egiten dute eta beraien arrakastaz, eta denbora gutxiago eskeintzen diote emakumeei. Espainian adibidez, Kirol-prentsaren espazioaren% 5 bakarrik dago eskainia emakume kirolariei.
Telebistako edo egunkarietako iragarkietan ere, kirolariak hartzen dituztenean iragarki bat egiteno, gehiengoan gizonezkoak hartzen dituzte, "nivea" edo "invictus" iragarkietan adibidez. Eta albisteetako portadetan gutxitan agertzen dira emakumeen lorpenak eta irabaziak.
Arropan ere nabarmena da, jasaten duten diskriminazio guzti hori. Voley hondartzan adibidez, emakumeek indarrez eraman behar dituzten arropa sexistak eta mutilek eraman behar dutenaren artean desberdintasun handia dago. Bertan nabarmentzen da emakumeen gorputza erabiltzen dela ikuskizuna edo "show-a" handitzeko eta ez kirola sustatzeko.
Argazki hauetan arroparen desberdintasuna argi eta garbi ikusi daiteke. Emakumezkoena bikini moduko bat da eta mutilen kasuan belauneko luzerako prakak eta kamiseta bat.
Bestealde, emakumeak arbitro lana agiten dutenean edozein kirolean, harmaileko jendea txistuka edo esaldi matxistak esates hasten dira.
Azkenik, bien arteko soldaten desberdintasuna aztertuko dugu. Lan arlo desberdin askotan nabarmena da soldata baxuagoak dituztela emakumeak gizonezkoenak baino, eta kirolean ez da atzean gelditzen. Futbolean adibidez Messi futbolariak urtean 100 milioi euro garbian urtean, eta emakumeen kasuan berak egun batean ortzen duen diru kantitatea lortzen du urte oso batean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.