Estatu Batuak, Birusaren Biktima nagusia
Azken hilabeteetan izandako konfinamendu egoera hau mundu guztian normala bilakatu den egoera bat da. 5 kontinenteetara iritsi den gaixotasunak honek mundu guztiko herrialdeak krisialdi handi batean kokatu ditu bai ekonomiaren aldetik eta baita egoera sozialaren aldetik. Mundu guztiko ekonomiak lur jota daude eta herrialde askok mila milioiko erreskateak eskatzen ari dira ekonomia indartsuagoa duten herrialdeei edo beraien batasun ekonomikoen elkarteei. Baina munduan ondo dakigunez birus honek gehien arrapatu duen herrialdea Ameriketako Estatu Batuak dira hau munduan infektatu gehien dituen herrialdea delako 800.000 infektaturekin eta hildako gehien dituena 43.000 hildakorekin. Honen ekonomia beste guztiak bezala lur jota dago eta honen biztanleriaren artean banaketa handi bat dago konfinamenduaren alde daudenekin eta honen kontra daudenekin.
Estatu Batuetan dagoen egoerak larrialdi handiak sortu ditu herrialde honen ekonomiako sektoreetan. Adibidez, Estatu Batuen petroleo ekoizpenak kolpe gogor bat jaso du krisiarengatik, petroleo barrilen prezioa ikaragarri jaitsi egin delako 37 $ etara petroleo kontsumoa ikaragarri jaitsi egin delako. Gero ere beste hainbat sektoreek ere golpe oso latzak jasan dituzte hegalgintzak adibidez, baina hala ere Estatu Batuetako petroleoaren ekoizpenak izan dituen jaitsiera handiek beste sektoreak baina askoz handiagoak izan dira eta honek langilee eta enpresetan ondorio latzak edukiko ditu. Gainera Donald Trumpek bereganatu duen politika banatzaile eta kritikatzaileak ez du laguntzen beraren bozkaleak aurkako partidoko gobernadoreen aurka dijoazelako.
Ondorioz, nik pentsatzen dut nahiz eta erorketa ekonomikoa oso handia izan Estatu Batuak beste herrialde batzuk baino askoz errazago aterako da krisialdetik, zerbaiterako delako munduko ekonomia. Baina hala ere, herrialdeak ematen ari duen itxura banandu horrek ez die gehiegi lagunduko eta gobernu buruak egiten ari duen gestioak ezta ere. Gainera herrialdeko biztanleri, gehienak pobreak osasungintza pribatua dutelako, gehien sufrituko dutenak izango dira eta hauek izango dira herrialdea egoera latz horretatik aterako dutenak eta ez honen gobernuak.
Bibliografia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.