2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Queens auzoaren tragedia


Queens auzoaren tragedia

Nola ez, azken asteetan gehien entzuten diren berriak koronabirusaren ingurukoak dira, bete betean jo gaituelako pandemia honek. Ekonomian izan dituen eta izango dituen kalteak, egunero birus honengatik hiltzen diren pertsonen kopurua, gobernuak pandemia honi aurre egiteko hartzen dituen neurriak eta medikuek dituzten baliabideen eskasia dira, telebistan eta egunkarietan agertzen diren berriak. Gai hau oso entzunda dago, baina hala ere guri horren gertu jotzen ez gaituen egoera baten inguruan hitz egitea gustatuko litzaidake. Izan ere, New Yorkeko auzorik handienean tragedia bat ematen ari da birus honengatik, baita, orokorrean Estatu Batuetan ere. Eta, tragedia honek herrialde honek duen, eta nire ustez egon behar ez litzatekeen, neurri ekonomiko batekin dago lotuta.

Badakigunez, herrialde aberats honek ez du osasun publikorik, eta horren ondorioz milioika pertsona aseguru medikurik gabe bizi behar dira. Lanean ez bazaude, eta gaixotasun larri bat baduzu edo operatu behar bazaituzte zure aukera bakarra ONG batera joatea edo milaka dolar ordaintzea da, eta noski, langabezian egonda milaka dolar ordaintzea ez da ideia hoberena. Aseguru mediku bat duenak, berriz, pertsonak berak edo enpresaren artean ordaindu behar du hau, eta 500$ inguruan dabil kostea. Hau, oso orokorrean dago azalduta, batzuetan aseguruak behar guztiak asetzeko balio ez duelako eta asegurua ordaintzeaz gain beste gastu mediku batzuk ordaindu behar izaten direlako. Azken finean, pertsona batek zerbitzu hau behar badu, eta ordaindu ezin badu, bere bizitzaren amaiera izan daiteke.


Ba, egoera hau askoz larriagoa bilakatzen ari da orain, pandemia mundial honen erdian, Estatu Batuetako auzo batzuetako biztanleen egoera okertu egin da eta. Queens auzoa dugu honen adibide. 


Las primas Idenia Ferrera, a la izquierda, y Kimberly Ferrera, a la derecha, se sientan fuera de su casa en Corona, Queens, y siguen las instrucciones de no salir durante la pandemia.Queens, dibertsitate handiko auzo bat da, inmigrante asko bizi direlako bertan (hispanoak, polakoak, txinatarrak eta filipinoak esaterako). Baina, zoritxarrez, oso auzo pobrea da ere. Horregatik, birusa oso azkar hedatu da, hango biztanleek ez dituztelako baliabide nahikorik ingresu bat ordaintzeko. Eta, horren ondorioz, brotearen lehen asteetan 7000 kasu egon ziren. Benetan larria eta tristea da hango biztaneen egoera, gaixotzeko beldur, imajina ezin ditzakegun neurriak hartzeko prest daudelako. Bangladeseko emakume baten egoera dugu honen adibide, apartamentu batean bi pertsona infektatuekin bizi dena, eta lanik gabe daudenak. Honen ondorioz, dirua aurrezteko eta kalera ahalik eta gutxien atera ahal izateko, egunean behin bakarrik jaten dute, nahiz eta emakume horrek diabetesa eta hipertentsioa izan. Eta, horrelako milaka egoera egongo dira, seguraski, baita okerragoak ere. Baina, hala ere, hango osasun zerbitzuak pribatua izaten jarraitzen du.

Benetan zorte ikaragarria dugu herrialde honetan jaio izanagatik, gure bizi kalitatea, beste herrialde batzuekin konparatuz, oso ona delako. Gaixo gaudenean, bai gripe sinple batengatik edo bai minbiz batengatik, medikuarenera joateko eta tratamendu bat hartzeko aukera dugu (batzuk beste batzuk baina garestiagoak, noski). Eta, bai, oraintxe bertan ez gaude egoera hoberenean, badakigunez hospitaleak guztiz saturatuta daudelako. Baina, hala ere zorte piska bat dugula iruditzen zait, osasun publiko hau izango ez bagenu, New Yorkeko Queens bezalako auzoen egoera bezain larria izango litzatekeelako gurea.



https://www.publico.es/tremending/2019/09/06/sanidad-el-hilo-que-explica-como-funciona-el-
sistema-sanitario-de-eeuu-o-pagas-o-te-mueres/
https://es.wikipedia.org/wiki/Queens
https://www.nytimes.com/es/2020/04/10/espanol/mundo/coronavirus-queens-hospital-elmhurst-corona-jackson-heights.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.