Alternatiba
bat existitzen da, eta Christiania du izena.
Imajina
ezina egiten da pentsatzea hiri handi batean autogobernua duen auzo hippie bat dagoela, baina, badago. Copenhagueneko erdialdeko auzoetako bat da, Christiania izena
duena. Arraroa dirudien arren, anarkia batean bizi dira, legerik eta zergik gabe.
Auzo edo nazio txiki-txiki hau,
1971ko irailaren 26ean sortu zen. Guraso hippie batzuk beraien seme alabak
jolasteko leku baten bila zeuden. Horregatik, base militar huts bat bereganatzea
pentsatu zuten, eta urteak gobernuarekin
tira-biretan egon ondoren, lortu zuten. Horrela jaio zen, auzo alternatiboa, Danimarkatik eta Europar Batasunetik kanpo. 34 hektarea hartzen ditu, eta bertan 1.000
pertsona inguru bizi dira.
Nazio honek, fama du, batez ere
bere Pusher Streeteko drogen merkatuarengatik. Bertan Marihuana legala da, horregatik,
asko eta asko bertara joaten dira kontsumitzera. Landare hori beraiek
landatutakoa da, beste guztia bezala. Jaten dutena beraiek landatutako
produktuak dira, saltzen dutena bezalaxe. Garagardo propioa eta guzti dute! Okologisk
Christianias Thy Pilisner izena du eta ekologikoa da. Baina ez da garagardoa
ekologikoa den bakarra, beraien bizitza estiloa ekologikoa da, duten helburu
nagusienetako bat beraien karbono-aztarna murriztea da. Hortaz aparte, ibilaldi
turistikoak eskaintzen dituzte, arropa dendak dituzte, eta beste hainbat negozio. Christianatarra askok leku horietan egiten dute lan, beste batzuk ordea auzo horretatik kanpo. Eta alderantziz ere gertatzen da, kanpoko askok hor egiten dute lan. Eskolei dagokionez, aurtzaindegiak dituzte, baina eskolak ez. Copenhagueko beste auzoetako eskoletara joaten dira gazteak.
Bertako
biztanleek ez dizkiote Danimarkako gobernuari zergarik ordaintzen. Beraien “zerga”
propioak dituzte. Biztanle edo familia bakoitzak diru kopuru bat eman behar dio
Christianiari, horrela, etxe berriak eraikiko dituzte, zaborrak kudeatzeko
ahalmena izango dute, etab. Baina, nola moldatzen dira legerik gabe? Beraien arau propioak dituzte, eta beti
betetzen dira. Ez dira asko bizi hor, beraz errazagoa da biztanleria kontrolatzea.
Beraien norma horiek oso sinpleak dira: kotxerik ez, droga gogorrik ez,
biolentziarik ez, kanpatzea debekatuta, moto talderik ez (iraganean izandako arazoengatik), balen aurkako arroparik ez, su artifizialen
salerosketarik ez, ezta objektu lapurtuen eta argazkirik ez (batez ere Pusher
Streeten, marihuana kontsumitu ahal den arren, Cophenhagueneko gobernuari ez zaio
gehiegi gustatzen, beraz poliziek horrera jaoteko hoitura hartu dute). Auzo hau anarkista izateaz aparte, edo anarkista delako, mugimendu okupa
defendatzen dute. Lehen esan bezala,dirua biltzen dute, eta horrela eraikitzen dituzte etxe berriak. Horiek ez dira ez saltzen ez alkilatzen, jabetza
pribatua defendatzen ezbaidute. Ondorioz, arau bat dute horren inguruan, norbait
baldin badoa, eta etxea libre uzten badu, 6 hilabete pasa ondoren (bueltatzen
ez bada) etxe hori okupatzeko eskubidea izango dute. Arau horiek urteetan zehar sortu dira. Bertako
biztanle batek dio: “ Ados tasunezko
demokrazia baten antzerako sistema bat dugu, non ados jartzen garen erabakiak hartzeko
garaian. Christianiaren sekretua hori
da, beti ados gaudenarena; gainera, erabakitzen duguna egiten dugu”.
Auzo hau babesten zuen legea 1989an
egin zuten. Baina, gaur egun, gobernu eskuindarra boterean jarri denetik arazoak
izaten ari dira. Beraz, Christianiarekin amaitu ez dezaten, bertako biztanleriak
lurrak erosi behar ditu. Horren aurrean, fundazio bat sortu dute dirua
jasotzeko helburuarekin. Ea ez duten auzo alternatibo hau, bizitza ezberdin bat existitzeko aukera badagoela erakusten diguna, suntsitzen!
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Bibliografia
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Bibliografia
https://www.codigonuevo.com/viajes/christiania-pequena-ciudad-ley-vicio-copenhague
https://elpais.com/elpais/2019/12/30/seres_urbanos/1577727502_537304.html
https://www.copenhague.es/que-ver/christiania/
https://es.wikipedia.org/wiki/Ciudad_Libre_de_Christiania
https://www.viajardinamarca.com/visitar-christiania-copenhague.php
https://www.youtube.com/watch?v=-i7-_yQ2JuQ
https://www.youtube.com/watch?v=OnlhSMlJxSk
https://www.youtube.com/watch?v=LHlXqAmmMXM
https://www.youtube.com/watch?v=7dpA-bWz2FY
https://elpais.com/elpais/2019/12/30/seres_urbanos/1577727502_537304.html
https://www.copenhague.es/que-ver/christiania/
https://es.wikipedia.org/wiki/Ciudad_Libre_de_Christiania
https://www.viajardinamarca.com/visitar-christiania-copenhague.php
https://www.youtube.com/watch?v=-i7-_yQ2JuQ
https://www.youtube.com/watch?v=OnlhSMlJxSk
https://www.youtube.com/watch?v=LHlXqAmmMXM
https://www.youtube.com/watch?v=7dpA-bWz2FY
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.