Gainera, petrolioa erabiltzen denez erregai fosila lortzeko, petrolioa lortu egin behar da nonbaitetik, baina, gaur egun, agortzen hasi da petrolioa eta horren ondorioz eta kutsatzen duenaren ondorioz zerbait egitea dela egokiena erabaki zen.
Hala, hain kaltegarria denez gure planetarentzat, kezkatzen hasiak gara eta irtenbideak bilatzen hasi ere bai. Eta horregatik irtenbide gisa kotxe elektrikoengatik ordezkatzen hasi da autogintzaren industria. Baina aldaketa hori, oso prozesu luze batean gertatuko da, interes ekonomiko handiak daudelako tartean.
Hona auto elektrikoaren abantailak:
- Ingurumena errespetatzen dute.
- Ez dute zaratarik sortzen.
- Mantentzeko merkeagoak dira, mekanikoki sinpleagoak direlako, eta gutxiago matxuratzen direlako.
- Efizienteagoak dira, eta gutxiago kontsumitzen dute.
Eta hona desabantailak:
- Autonomia gutxi dute.
- Kargatzeko puntu gutxi daude.
- Gidatzeko potentzia gutxiago daukate.
- Kargatzeko bateriak asko balio dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.