2020(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna

Tinder, ligatzeko mundu berria.

TINDER, LIGATZEKO MUNDU BERRIA

Resultado de imagen de TinderTinder ligatzeko sare sozial bat da; Sean Rad ekintzaileak sortu zuen 2012an. “Maitasunaren” aplikazioei dagokionez, famatuena da. Bestalde, sektore guztienetako aplikazioei dagokionez burtsan gehien kotizatzen duena da: 16.000 milioi dolar kotizatzen ditu. Lortu duen diru guztia haren berezitasunarengatik izan da, ligatzeko aplikazio ugari egon harren, Tinder da merkatuan liderra. Baina zerk egin du ospetsu Tinder hain?

Tinder hasieratik izan da famatua hark merkatuan sartzeko izan dituen estrategiengatik. Beste aplikazioak iragarkien bidez lortzen zuten beraren lekua merkatuan, Tinderrek berriz, iragarkiak alde batera utzi eta festa unibertsitarioak erabili zituen harpidedunak lortzeko. Festa horien gakoa sartzeko aplikazioa deskargatua izan behar zenuela zen. Hala ere, ez zen hori beraien estrategiaren ezaugarri nagusi bakarra. Gaur egungo gizartean geroz eta normalizatua egon harren, garai hartan ligatzeko aplikazioak ez zeuden ondo ikusita, ondorioz, zailagoak ziren hedatzeko. Horregatik, Sean Radek eta beste sortzaileek erabaki zuten egiten zituzten festak glamour handikoak izatea, horrela unibertsitateko gazte popularrenak joango zirelako, eta aplikazioa deskargatuko zuten eta lotsarik gabe erabiliko zuten. Hortaz, ligatzeko aplikazioak erabiltzeak zekarren lotsa ez zen Tinderrekin gertatuko eta errazago zabalduko zen gazteen artean.

Bestalde aplikazioak duen fama haren sinpletasunarengatik da. Haren funtzionamendua hain da erraza edozeinek erabil dezakeela. Hau da aplikazioaren erabilera: hasteko, aplikazioa irekitzerakoan argazki bat aterako zaizu, zuk argazkia ikusi eta zer iruditzen zaizun esan beharko duzu, ondoren, bi aukera dituzu, ezkerrera irristatu edota eskuinera, eskuinera irristatzearen erabakia hartzen baduzu pertsona hori “gustatzen” zaizula adierazten duzu, ezkerrera irristatzen baduzu berriz, ez zaizula “gustatzen”. Esandakoaz gain, aplikazio honek abantaila bat eskaintzen dizu beste askok eskaintzen ez dutena, lotsa ez pasatzearena, hau da, aplikazio honetan zuk soilik hitz egin dezakezu lehenago eskuinera irristatzen duzunarekin, eta gainera, besteak baita ere irristatu behar zaitu eskuinera. Ondorioz, biak elkar gustatu zarete, horregatik esan daiteke Tinderrek lotsa pasatzea saihesten duela.

Badirudi Tinderrek abantailak besterik ez dituela; ligatzeko erraztasunak besterik ez dakarrela, aurrerapauso bat dela. Baina, bizitzako gauza guztien gisan, alderdi positiboak bezala negatiboak dauzka. Hasteko, beste sare sozialen moduan, big data erabiltzen dute. Gauza da, aplikazio bat dohainik denean nonbaitetik lortu behar dutela dirua enpresaburuek, orduan, iragarkien erabilerara jo egiten dute eta zure datu pribatuak hartzen dituzte (adibidez: historiala) iragarki horiek zure interesekoa izan daitezen. Nahiz eta Tinder ordainduz iragarkia saihesteko abantaila izan, harpidedun askok jarraitzen dute dohainik den bertsio erabiltzen. Hortaz, ordaintzen ez baduzu zu zara produktua eta pribatasun kondizioak onartu badituzu zure datuak saltzeko eskubidea dute. Hala ere, egokia da harpidedunaren datu pribatuak erabiltzea etekin gehiago izateko?
Aipatutakoaz gain, Tinderrek badu desabantaila handi bat. Beste aplikazio asko bezala, Tider algoritmo askoz osatua dago. Kasu honetan erabiltzen den algoritmoak “Elo puntuazioa” du izena. Zoritxarrez, sistema horrek logika patriarkal baten arabera funtzionatu egiten du. Hasteko pertsonak, gizon zein emakume, ranking batean banatzen ditu eta ondoren kalifikatzen ditu. Gizona bazara eta karrera bat baldin baduzu rankingean gora joango zara, karreradun emakumea bazara berriz, behera. Gainera, logika patriarkala alde batera utzita, elo rankinean goian dagoen pertsona batek beste  bati eskuineruntz irristatzen badio puntuak irabaziko ditu, izan ere, pertsona popular batek beste bat erakargarria izatea adieraztea, rankingean gutxiago den batek esatea baino gehiago balio du, algoritmo horren ustean. Bestalde, sistema honek emakume gazteen eta gizon helduen arteko erlazioei mesede egiten die, gender role tradicionalism neurriaren bidez. Neurri horrek pertsona baten erakargarritasuna neurtzen du daukan generoaren arabera eta bere aurkakoaren adin diferentziaren arabera. Horrela puntu osagarriak eskainiko ditu adin gehien duten gizonei eta gutxien duten emakumeei. Ondorioz, 21 urtetik gorako emakumeak rankingean postu baxuena okupatzen dute.

Resultado de imagen de elo score
"Elo score"-ren zikloa.

Nire iritziz Tinderrek oraindik asko du hobetzeko. Logika patriarkal hori saihestu behar du, izan ere, giza eskubideen aurka doaz pertsonen artean ezberdintasuna bermatzen duelako. Gainera, gure pribatasunaren aurka doa datu pribatuak saltzea eta bai Tinderrek eta bai beste hainbat aplikaziok beraien erabiltzaileen datuak bake santuan utzi beharko zituzten. Nahiz eta zaila dirudien, benetan uste dut hobetuko duela. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.