2020(e)ko urtarrilaren 9(a), osteguna

Janari integrala


Janari integrala

Badakigunez dilema bat dago gure inguruan janari integrala eta janari txuriaren artea. Erosketak egitera goazenean ahalik eta janari osasuntsuagok erosten saiatzen gera eta askotan plastikoetan edo izenburutan jartzen duenaz fidatzen gera, baina kontua da, egia esaten al digute izenburu horietan?

Lehenik eta behin goazen ikustea bi janari horien arteko diferentziak, zehazki ogi integralan. Integralak diren produktuak osasuntsuagoak dira, izan ere, erabiltzen den irina mota garitik dator, eta kasu honetan garia guztia erabiltzen da, beraz dituen nutrienteak eta propietateak ez ditu galtzen. Ogi txuriaren kasuan, irina garitik dator, baina irin findua erabiltzen da, hau da, artoa irina bihurtzeko prozesuan dituen propietate batzuk galdu egiten ditu bidean. 
Integralak diren ogiak, zuntz dietetiko eta mineral kantitate gehiago ditu, digestioa egiten laguntzen du, gehiegizko pisua izateko arrixkua gutxitzen du, eta kaloria aldetik oso antzeko dabiltzan arre integralak lehenago asetzen zaitu, beraz gutxiago jaten dugu, kaloria gutxiago kontsumituz.

Lehen esan dudan bezela, erosketak egitera joaten geranean, janaria osasuntsua erosten saiatzen gera beraz izenburuak irakurri eta "INTEGRAL" edo "ALTO EN FIBRA" irakurtzen degunean zuzenean joaten gera hori hartzea pentsatzen dugulako osasuntsua dela.
marca pan integral bilaketarekin bat datozen irudiak
Merkatuan horrelako kasu asko ikusi daitezke, marketinak horrelako izenburuak erabiltzen ditu guk gehiago erosteko beraien produktuak ikusi gabe osagaietan benetan integralak diren edo ez, baina gero osagaietan begiratzean ikusi dezakegu momentu askotan ez dutela arto irina erabiltzen edo erabiltzen badute 30% kantitatea du, horrek esan nahi du ez dela integrala. 


Hau, adibidez ez da integrala.





Alemanian hau ezin da gertatu, izan ere, estatuak ez du uzten merkatura ateratzen "INTEGRAL" izenburuarekin produktu bat ez badu 90%eko kantitatea, eta pastaren kasuan ez bada 100%. Beraz, Alemanian, zihurtatu zaitezke, osagaiak ikusi behar gabe, produktu bat integrala denean fidagarria den edo ez.

Aholku bezala, gomendatzen det produktu bat erosi aurretik osagaietan begiratze. Lehenengo osagaietan agertzen bada arto irina edo ehunekoa 80 baino handiagoa denean integrala izango da, beraz erosi dezakegu. Adibide bat ikusi dezakegu:









https://laopiniondesara.com/2019/01/14/panes-integrales-como-reconocer-un-pan-integral-de-verdad/#more-622
https://www.youtube.com/watch?v=2M6Zrmz-Qjw

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.