NOLA ERAGINGO DU AUSTRALIAKO SUTEAK BERE EKONOMIAN?
Denok dakigu Australiak munduko ekonomia indartsuenetako bat duela, irekia eta
lehiakorra delarik, eta aipatu beharra dago azken hamarkadan hazkunde ekonomiko
nabarmena izan duela. Herri honetako BPGari buruz hitz egiten badugu, munduko
ranking-ean 13. postua hartzen duela baieztatu dezakegu, 2018ko datuetan oinarrituz.
Duela gutxi, 2019ko irailean, Australian sute bat hasi zen, non segur aski, hau gure
bizitzako lehen aldia den planetako toki berdin bat hilabeteetan etengabe erretzen ikusten
dugun. Zoritxarrez, honek oraindik jarraitzen du eta hainbat ondorio negatibo izango ditu,
hala nola, bertako biodibertsitatearen suntsiketa, 10,3 milioi hektarea baino gehiago erre
delako; hainbat animalia espezieen galera; 1.250 milioi animalia baino gehiago izan baitira
ondorioak jaso dituztenak; eta baita bertako ekonomiaren jaitsiera ere.
Izan ere, batetik, sutea Australiako garai epelenean gertatu da, non turismo
sektoreak eraginak izango dituen; turista gutxiago izango da, hauek sutearen beldur
direlako. Horregatik, urteko 60.000 milioi eurotik gorako fakturazioarekin kaltetuta azalduko
den lehen sektorea izango da.
Beste alde batetik, gertakizun hau eman den lekuan bizi diren biztanleak alde egin
behar izan dute, beren etxea eta lana utziz. Hau
dela eta, gutxiago produzituko dute eta beraz,
bertako GPGa jaitsi egingo da, Sidneyekoa zehazki
50 milioi eguneko, hau da, hiriko BPGaren %4a.
Bertako gobernuak, 1.200 milioi euro jarriko
ditu hondamendiari aurre egiteko, baina argi dago
hau ez dela nahikoa izango. Beraz, gai izango al
dira egoerari buelta emateko? Hau da, bertako
ekonomia lehengo egoerara ekarri ahal izango
dute? Ez hori bakarrik, izan ere, kontuan izan behar
ezin izango dela sute honetan galdu den guztia
errekuperatu.
http://www.rfi.fr/es/asia-pacifico/20200107-que-consecuencias-economicas-tienen-los-incendios-en-australia
https://www.nationalgeographic.com.es/naturaleza/australia-llamas-catastrofe-para-salud-economia-y-biodiversidad_15095
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.