2020(e)ko urtarrilaren 12(a), igandea

MUSIKA FESTIBALAK

MUSIKA FESTIBALAK
(Donostia Festibala)

Diotenez, edo uste denez, jendea festibaletara joaten denean, berandu sartu eta berandu ateratzen direla apropos esaten da, berdin diola nork jotzen duen eta inporta duena azkenean ordua dela eta iluntasuna dela. 

Irailan "Donostiako Festibala" izan zen, eta EspaƱiako eta Euskal Herriko taldeek jo zuten bertan bi egunetan. Irakurri dudan artikuluak lehenengo eguna deskribatzen du hasieratik bukaerara, eta argi ikusten da ez duela zerikusirik orduak ez iluntasunak. 
Lehenengo egunean, festibala ireki zutenean, ez zegoen jende asko, bi talde ezezagunek edo ez hain ezagunek jotzen zuten, eta uste dut jendeak ezagutzen ez baditu, normala ez joatea kontzertu horietara. Hauek eta gero, ilundu baino lehen, jendea agertzen hasi zela esaten du artikuluan, izan ere LDS-k jo behar zuen orduan hasi zen agertzen jendea. Geroago, jende mordoa zegoela dio, eta LDS-ren kontzertuan jende asko egon zela ere. Hau bukatu eta beste bi taldek jo zuten, bai Natos and Waor eta bestea Rok. Lehenengora diferentziarekin jende gehiago joan zela dio, eta nik uste dut hori kasualitatea ez dela izango, hau da, ezaguna del talde bat vs ezezaguna edo jende gutxiagok ezagutzen duen talde baten aurka izan zen. 

Bi talde horiek eta gero, beste 3 taldek jo zuten, eta nik bat ezagutzen dut adibidez, La Pegatina. Jende kopurua nahiko berdina izan zela dio 3 kontzertuetan, eta arrakasta izan zuela, baina nik uste dut diferentziarekin La Pegatikan egon zela jende kantitate handiena, izan ere, festibaletara 14-35  urte bitarteko jendea joaten da, eta gehienak talde berak ezagutzen ditugunez eta talde berak gustuko ditugunez, normalean jakiten da ze orutan diren interesatzen zaizkigun kontzertuak, horietara joateko, den orduan, eta ez lehenago hor egoteko beste talde ezezagun baten kantak entzuten. Beraz, norala da jendeak pentsatzea berandu sartzen garela nahita eta berandu atera nahita, baina LDS eguerdiko 3tan izango balitz, jende mordoa egongo litzake ordu horretal, edo lehenengoak izango balira, lehen ordurako hor egongo litzake jende mordoa. Baina nahiko prebisiblea da festibalek normalean beranduako edo iluntzean eta gauean jartzen dituztela arrakasta izango duten taldeak, normala den bezela, ondo jakiten delako ze kontzertu izango diren arrakastatsuenak eta zeintzuk arrakasta gutxienekoak. Ondoriozta daitekenez, festa giroa normalean talde ezagunak jotzen dutenean hasten da, ez lehenago ez beranduago. 

Gu adibidez bigarren egunean joan ginen eta gauza bera gertatu zen. Gu joan ginenean, orduan ari zen ere jendea iristen Beret- en kontzertura normala den bezala. Baina egia ezan jende mordoa zegoen lehenagotik, izan ere, Natos and Waor-en antzeko beste bi kantante ari ziren jotzen eta nahiko ezagunak dira, nahiz eta neri ez asko erakarri. Baina Beret-eko kontzertua hasi zenean, kolak geroz eta handiagoak egin ziren festibalera sartzeko, eta lehenago ez zegoen kola handirik. Hori eta gero, Bad Gyal egon zen, eta honek ere arrakasta oso handia izan duen, eta gainera momentu berean beste kontzertu bat zegoen eta ez zegoen jende asko. 
Bad Gyal bukatu zenean denak hasi ginen pixkanaka ateratzen. Eta horrela izaten dira beti festibalak, gu, kontzertu onak dauden orduan joango gara, ez hasiera, normala den bezala, baina nahi dugun hori hasieran bada, hasieran joango gara. Beraz, jendeak pentsatzen duen hori, festibalaren antolatzaileen esku dago, azkenean, haiek nahi duten orduan edukiko dute giro onena. Gainera, arratsalde-gauean jartzen dituztela horrelako kontzertu onak, horrel aprobetxatzen, hango janari postuetan afaltzeko, ez dago beste irtenbiderik. 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.