Supermerkatua eta merkatua
Geroz eta gehiago erosten dugu supermerkatuetan eta azokak alde batera uzten ditugu. Badirudi askoz erosoagoa dela denda handi hauetan elikagaiak erostea, dena eskura dugulako eta merkeagoak izan ohi direlako. Denda txikiekin batera, azokak desagertzen ari dira, eta osasunaren (gurea eta planetarena) aurretik jartzen ditugu dirua eta erosotasuna.
Honetaz ohartaratzeko datuak ikusi behar ditugu bakarrik, eta supermerkatuek duten hegemoniaz konturatuko gara. 2017. urte arte, supermerkatuen kopuruak gora besterik ez du egin Espanian, 2007. urtean baina %13,7 supermerkatu gehiago daudelako, 21.553 hain zuzen ere. Espania mailan 20 bat merkatu handi eta famatu besterik ez daude, txikiak kontatu gabe noski, gehiago izango direnak. Baina ala ere, supermerkatuen kopurua askoz ere nabariagoa da. Groseko egoera dugu adibide bezala: BM, eroski, carrefur, lidl... horrelako asko aurkitu ditzakegu oso urrutira joan gabe, eta askoz erakargarriagoak iruditzen zaizkugu aurkitu ditzakegun bost merkatuak baino. Baina zein da honen arrazoi nagusia?
Hasieran aipatu dudan bezala, gure gizartean dagoen arazo edo kezka larrienetariko bat dirua da, eta horregatik gauzak ahalik eta merkeen erosten saiatzen gara. Argi dago supermerkatuetan aurkitu daitezken produktuak askoz merkeagoak direla. Gainera, hango elikagaiek dituzten osagaiek produktuaren kontserbazioa bermatzen dute. Honetaz gain, askoz erosoagoa egiten zaigu haragia, arraina, barazkiak eta antzeko produktuak eskuragarri ditugun toki bakar batean lortzea, lau toki ezberdinetara joatea baino; hauen ordutegiak askoz zabalagoak izanik.
Bestealde, merkatuetan, nahiz eta prezio garestiagoak ordaindu behar ditugun, produktuen kalitatearengatik merezi duela iruditzen zait. Azoketan, bertako produktuak saltzen dira jatorri naturala eta ekologikoa dutenak. Egia da, honengatik ere, produktuak txartu egiten direla, eroslea maizago joan behar izaten erosketak egitera.
Nire ustez, kalitatearen aldetik mesedegarriagoa da azoketara joatea, eta pertsonalki irtenbide egokiagoa iruiditzen zait, hemengo produktu eta negozioak sustatzen ditugulako. Gainera osasunerako hobea da, bai guretzat eta baita naturarentzat ere; izan ere, supermerkatuetako produktuak garraiatzeko garaian, karbono dioxidoaren aztarna handitu egiten da. Gainera, azoketan plastikoaren erabilera askoz ere urriagoa da. Beraz, hau eta aurreko guztia kontuan hartuta, azoketara gehiago joan beharko ginatekela pentsatzen dut. Baina hala ere, egia da, ni ere dirua eta erosotasunarengatik gehien bat, supermerkatuetara joateko ohitura dudala (gehiengoari gertatzen zaion bezala). Beraz, egoera hau hobetzeko eta tokiko merkatuak sustatzeko bururatzen zaidan irtenbidea gobernuek laguntzea da, lokalak edo espazioak errezten merkatuak bertan egiteko, diru laguntzak ematea... Gainera, supermerkatuen politika aldatuko balitz, eta produktuen jatorria kilometro batzuetara mugatuko balitz, egoera ere aldatuko litzateke. Horrela, agian, oreka batera iritsiko ginateke supermerkatu eta azoken artean.
https://www.abc.es/viajar/gastronomia/abci-mercados-mas-impresionantes-espana-clasicos-y-modernos-201905030218_noticia.html
https://www.nachorganiza.com/mercado-supermercado/
https://www.nachorganiza.com/mercado-supermercado/
https://www.elmundo.es/economia/2016/10/18/57ff5b5b22601da1128b458b.html
https://elpais.com/economia/2019/01/18/actualidad/1547804377_670620.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.