PADRE RICO PADRE POBRE
Liburu hau 1997an argitaratu zen, eta Robert Kiyosakik idatzi zuen, eta munduko finantza liburuetako famatuenetakoa eta salduenetakoa da: Robertek esan zuen ez dakiela liburu bat idazten baina bai saltzen.
Finantza askatasunari buruz hitz egiten du liburu osoan zehar: inbertitzea, negozio baten jabea izatea... Liburuan zehar aipatzen zuen bi aita zituela: bere benetako aita;ikasketa asko zituen, diploma bat zuen etab, eta bere lagun baten aita: ez zituela ikasketak. Bi aitak diru asko irabazten zuten, baina ikasketak ez zituen aitak Hawaiko pertsona aberatsenetakoa bilakatu zen. Bi aitak hil egin zirenean, ikasketak ez zituen aitaren familiak milioika dolar oinordekotu zuten, eta Roberten aitak aldiz bere familiari ordaindu beharreko fakturak utzi zieten bakarrik.
Liburuak, sei gauza nagusi irakasten dizkigu:
1-Aberatsek ez dute diruarentzako lan egiten, diruak hauentzako egiten du lan: aberatsa ez direnek ez dute arriskurik hartu nahi, eta lan eta soldata seguru batekin konformatu egiten dira (diruagatik). Aberatsak ordea aktiboen bidez lortzen dute dirua: hilero diru kantitate bat ematen dizuna da aktiboa (dituzun akzioak edo alokairuak adibidez).
2-Finantzei buruz ikasteko garrantzia.
3-Zure negozioei buruz kezkatzea bakarrik.
4-Aberatsak ahalik eta zerga gutxien ordaintzen saiatzen dira beraiek dituzten tresna fiskalak erabiliz. Klase erdiko langileak ordea, beraien soldata gero eta altuagoa denean, orduan eta gehiago ordainduko dio estatuari zergetan.
5-Aberatsek dirua asmatzen dute: ditu hori ez da benetakoa.
6-Ez egin lan diruagatik, ikasteagatik baizik: idazle batek ondo idazten ikasteaz gain, berak argitaratzen dituen liburuak nola saldu behar dituen ikastea ere. Hau da, trebetasun desberdinak ikastea.
Arrakasta guzti honetaz gain, liburu hau ere kritikatua izan da, irakurleei irakasteaz kezkatu ordez, bere anekdota gehiegi kontatu egiten dituela (bere gurasoei buruz adibidez). Irakurleek liburu hau irakurri ondoren ez zuten ideiarik nola hasi beraien bizitzarekin.
Nire ustez, ideia ona da horrelako liburuak irakurtzea, noizbait etorkizunean aberatsa izatea iristea nahi baduzu, begiak irekitzeko: zure ametsa nola betetzeko oso beharrezkoa iruditzen zait irakurtzea (zure ametsa lortu duten liburuak irakurtzea hain zuzen).
https://es.wikipedia.org/wiki/Padre_Rico,_Padre_Pobre
https://www.youtube.com/watch?v=MdqIJBCRavE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.