2020(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

EUSKADIKO HIRU AIREPORTUAK DUTEN ERAGINA EKONOMIAN

   

Duela gutxi arte, hegazkinez bidaia egin nahi bagenu Euskaditik kanpo joan behar genuke hartu ahal izateko. Zorionez, gaur egun egora hau aldatzen hasi da. Gure hiru aireportuak gero eta hegaldi gehiago eskaintzen dituzte, bidai aukera zabaltzen, eta horri lotuta ekonomiak dakartzan abantailak zihurtatzen.

Horrela, bai Loiuko aireportuak, bai Forondakoak eta baita Hondarribikoak ere bidaiariko marka guztiak gainditu dituzte. Izan ere, Bilboko aireportuan bidaiaren kopuruak gora egiten jarraitzen du: hileko 600.000 bidaiariko marka gainditu zuen lehen aldiz, % 9ko igoera izaten.

Hondarribiren kasuan, ezin da esan hainbesteko mugimendurik dagoenik, askoz txikiagoa baita. Baina iazko datuekin konparatuz, % 9,1 igo egin da bidaiaren kopurua. Gainera, aspaldi Londresekin galdu zuen lotura, orain, berriz, berreskuratu egin du, eta udaran Londresera joateko aukera gertu-gertu izango dugu. British Airways konpainiak adierazi duenez, bidaiarentzat hegaldiak neurrizko prezioak izango dituzte.

Eta zer esan Forondako aireportuaz! Iazko datuekin alderatuz
% 51a bidaiaren igoera izan du. Orain arte lau helmuga zeuzkan: Sevilla, Milan, Kolonia eta Palma. Orain, berriz, hauei beste bat gehituko zaie, hain zuzen ere, Malagara joateko aukera. Azkenengo hau astero hiru aldiz eskainiko da.

                                   
                                                          
Gauzak horrela, esan dezakegu gure aireportuko etorkizuna guztiz onuragarria dirudiela. Alde batetik, bidaiatzea gustokoa dugunontzat eman ditugun datuak, berri oso onak dira, erosotasunagatik eta prezio aldetik ere. Beste alde batetik, izendatutako bidaiaren igoerak Euskadin bertan, etekin ekonomikoak handiagoak sortuko dituzte, eta horri lotuta lanpostu gehiago sor ditzakete.



Loiuko aireportua. ETBko bideo batetik ateratako irudia.






       https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6948943/hondarribiko-aireportuaren-2020ko-balantzea-106-eta-315000-bidaiari/

/https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6603704/bilboko-aireportuak-hileko-600000-bidaiariko-marka-gainditu-du-aldiz/

/https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6723673/gasteizko-foronda-aireportutik-malagara-joatea-ryanair-konpainiarekin/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.