ENPLEGO ANTIZTASUNA
Enplegu-aniztasuna edo gaztelaniaz ezagutzen dugun "pluriempleo-a" pertsona beraren bi lan edo gehiagoren errendimendua da, eta herrialde askotan egiten den ekintza bat da.
Espainian langileen kopuru nahiko handiak ditu bi kontratu edo gehiago, kontratuak enpresa batekin baino gehiagorekin edukitzeak, Gizarte Segurantzaren erregimen bereko bi enpresa edo gehiagotan lan egitea esan nahi du. Eta gaztelaniaz "pluriactividad" izenez ezagutzen duguna berriz, bere aldetik lan egin eta bere negozioa propioa edo beste erregimen batean kotizatzen duten pertsonak dira.
Gutxi batzuk, bere esperientzia profesionala hobetzeko helburuarekin egiten dute enplegu aniztasuna, baina tamalez gehiengoaren errealitatea ez da hori, gehiengoak lan bakarrarekin diru nahikoa eskuratzen ez dutelako egiten du. Askok lanaldi erdiarekin ez dute nahikoa diru eskuratzen, fakturak eta abarrekoak ordaintzeko, eta laneko lanaldia handituko ez dietela ikusirik, lan bat baina gehiagoan lan egitera beharturik ikusten dira. Horrek, bi lanak efizientzia gutxiz egitea dakar, izan ere, ez duzu pizgarririk, ordaintzen dizuten diruarekin ez zarelako hilabete bukaerara iristen, eta egun osoa lanean igarotzean asko nekatzen zara noski eta nekeak ez dizu lana gogoz egiten uzten, gainera egun osoa lanean eta lan gehiago egiteko lo eginez igarotzean, posible da arazo psikologikoak edukitzen hastea.
Lan bakarrarekin hilabete bukaerara iristea, giza eskubide bat izan beharko litzateke, izan ere, guztiak gara duinak lanbide bakar batekin zoriontsu izateko. Eta hori posible ez bada, diru nahikoa eskuratzen ez duen jendeari diru-languntzarenbat eman beharko zitzaion. Bi lanetan edo gehiagotan lan egiteak zure osasunaren aurka egiten du, eta hori esplotazioaren gertu dagoela esan genezake.
Gainera nola ez, gehienetan lan mota hauek emakumezkoek eta kanpotarrek burutzen dituzte, jornada berarengatik gutxiago ordaintzen badiete.
Bibliografia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.