2020(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna

Txinako Epidemiak, Zer Nolako Ondorioak?

Txinako Epidemiak, Zer Nolako Ondorioak?


Resultado de imagen de coronavirus chinaJoan den urteko azkeen hilabeteetan virus berri baten epidemia bat detektatu zuten Txinan. Hau Coronavirus izenaz ezagutzen da eta oraingoz 17 pertsona hil  eta 500 pertsona gutxienez kutsatu  ditu. Momentu honetan,  Osasunaren Mundu  Erakundeak virusa larrialdi internazional mailara igotzea eztabaidatzen ari da. Arazoa oso larria da. Munduko herrialde asko epidemia honekin kezkatuta daude eta horregatik Txinatik etortzen diren hegazkinetan kontrolak jartzen hasi dira virusa beraien herrialdeetan ez sartzeko. Hala ere Coronavirus kasuak  Estatu Batuetan, Hego Korean, Tailandian eta Australian detektatu dira. 

Nahiz eta mundu mailan egoera nahiko korapilatsua izan, Txinan egoera askoz latzagoa da: 4 hiri koarentenan jarri dituzte eta 21 milioi pertsona mugitzeko eskubiderik gabe daude. Gainera, koarentenak, hiri horien komertzioa akatu egin du, jendea gauzak sal-erosteko ezin delako mugitu. Honek hiri horien denda eta enpresei galera izugarriak sortuko dizkie eta hori dela eta, Wuhan eta beste hiru hirietako biztanleak zerbitzu minimorik gabe geldituko dira koarentenak irauten duen bitartean.

Hala ere, 21 milioi pertsona mugitzeko eskubiderik uztea ez da hartutako prebentzio-pauso larriena. Ondoriorik larriena aste honetan Urte Berri Txinatarra ospatzen dela da eta festa hanetan ehundaka milioi txinatar bidaiatzen dira hirietatik hurrun dauden jatorrrizko herrietara. Eskubide muga hauek Wuhan eta beste hirietako biztanleak jasango dituzte. Edonora bidaiatzeko ahalmena galduko dute eta hau penagarria izango da 4 hirientzat, hauek turismoa jasotzeko eta dirua irabazteko aukera ezinhobea  galduko baitute.

Nire ustez Txinan gertatutakoa izugarria da, ez virusarengatik (nahiz eta hau oso latza izan), baizik eta hartutako neurriengatik. Hauek, nahiz eta oinarrian beharrezkoak iruditu,  gehiegizkoak direla pentsatzen dut. 21 milioi pertsona (oraingoz) zerbitzu minimorik gabe uzteak ur handiak direla uste dut. Nere ezjakintasunak horrela pentsatzen du baina, ziur aski oker nago.

BIBLIOGRAFIA:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.