Interneteko birsalmenta
Birsalmenten
negozioa, gaur egun komunikabideetan sarritan entzuten den gai bat da. Sarrerak
bere ohiko prezioan erosteari eta ondoren prezio altuago batean saltzeari
deritzo. Ez dago legerik birsalmenta arautzen
duenik, beraz jende asko horretaz aprobetxatu egiten da, hala nola,
prezioak bikoizten edota hirukoizten. Eta gezurra dirudien arren, jendeak izugarrizko dirutza ordaintzeko prest egoten da beraien idoloak edota ikuskizun garrantzitsuak (kontzertuak, futbol partiduak, etab) ikusteko.
Baina
zergatik egiten da birsalmenta? Alde batetik negozio borobila da, hau da,
inbertsio
txiki bat eginez, diru kopuru handia irabazi ahal da. Baina egia da, beste
batzuetan dirua galtzeko arriskua izaten dutela, ez baitago ziurtatua beraien
inbertsioa berreskuratuko dutenik. Bestalde, edozein pertsonak egin ahal duen
praktika bat da. Behar duzun gauza bakarra ordenagailu on bat izatea da edo
ilarako lehena izatea eta nahi dituzun adina sarrera erostea. Eta hau gutxi
balitz, oraindik zigortua ez dagoen negozio bat da Europako zenbait lurraldetan, ez baitago ez legerik ezta
araudirik ere salerosketa hauek arautzen dituenik.
Zenbait herrialdetan hasi dira interneten bidezko birsalmentak zigortzen baina Espainian interneten bidezko birsalmenta legala da, eta kaleko birsalmenta ez. Frantzian berriz, 2012. urtean onartutako legearen arabera, 20.000
eta 40.000 euro arteko isuna jaso dezake sarrerak berriz ere saltzen
dituenarentzat.
Hau
ekiditeko, zenbait neurri ezarri beharko lirateke. Adibidez, sarrerak
nominatiboak izatea eta erosterako orduan gehienezko kopuru bat izatea.
Honetarako, interneteko orrialdeak ere seguritate gehiago eduki beharko lukete
“hacker” informatikoak saihestu ahal izateko. Haiek, makinak eta programa
berezi batzuk erabiltzen dituzte sarrerak era handi batean erosteko. Eta
jakina, lehenbailehen lege bat ezarri beharko zen salerosketa hauek ekidin ahal izateko.
Ni
pertsonalki, ez nago batere ados
birsalmentaren negozioarekin. Pertsona bakar batek sarrera asko erosi ahal
dituelako ondoren prezio altuagoan saltzeko, beraz erosi nahi duenaren aukerak
asko jaitsi eta mugatzen dira. Zorionez, artisten eta beste erakunde batzuen
salaketaren ondorioz, gobernuak aurrera pausu bat eman nahi du gai honetan.
Horretarako, lege bat egiten ari dira hutsune legal hori konpondu ahal izateko.
Gainera, Estatuaren kalterako diru beltz ugari mugitzen da negozio honetan,
urtero milioika euro galduz.
BIBLIOGRAFIA: https://www.ocu.org/consumo-familia/compras-online/informe/reventa-de-entradas https://www.berria.eus/albisteak/133065/interneteko-birsalmenta-auzitan.htm http://variacionxxi.com/2018/11/15/la-reventa-uno-de-los-negocios-mas-rentables-del-mercado-negro/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.