2018(e)ko urriaren 14(a), igandea

TXINAREN UME BAKARRAREN POLITIKA

Industrializazioaren ondorioz, 1950.urtean populazioa izugarri igo zen Txinan. 500 milioi biztanle izatetik, 1.4 milioietara hazi zen. Neurrigabeko gainpopulazioari aurre egiteko, gobernuak, 1978.urtean familia bakoitzeko ume bat izatea behartzen zuen neurria martxan jarri zuen, ume bakarraren politika. Gobernuak dioenez, Txina munduko potentzia garrantzitsuenetarikoa bilakatzea eta estatuaren ekonomian hazkunde ikaragarria gertatzea, politika honi esker eta beste hainbat faktoreei esker izan da posible.


Politika honek funtzionatu izanak, demografikoki eta ekonomikoki arazo oso larria eragin du. Gaur egungo Txinako jaiotze-tasa 6.5tik, 1.6 jaitsi da, umeen eskasia eraginez. Nahiz eta 2015ean politika hori aldatu, arazoa konpontzea oso zaila da, estatu baten ekonomia garatzen hasten denean, biztanleriak ume gutxiago edukitzea erabakitzen duelako.


Batetik, 18-25 urte bitarteko populazioaren zatiari kontsumitzaileak deritzogu, hauek dirua eskolan, aurrezteko eta maileguak eskatzeko baliatzen dute. Kontsumitzaileen laguntzarik gabe, ekonomiaren hazkundea gertatzea ezinezkoa izango litzateke. Bestetik, dirua irabazten duten populazioaren zatia dugu: 45- 65 urteen artean aurkitzen dira, gehienetan zorrak ordainduak dituzte eta dirua aurrezten dute erretirorako. Nahiz eta hauek osatzen duten taldea txikiagoa izan, diru-sarrera gehienak eragiten dituzte, beraz garrantzi handia dute. Azkenik, jubilatuak, 65 urtetik aurrerako biztanleria osatzen dute eta hauek ez dute jarduera ekonomiko handirik eragiten.

Garrantzitsua dena, talde guztien artean oreka egotea da. Gaur egun, Txinako populazioa desoreka handian aurkitzea, urte gutxi barru erretiratuak lan egiten dutenak baino askoz gehiago izatea eragingo du. Honek, arazoak sortuko ditu ekonomiaren faktore askotan, kontsumitzaileen eta diru sarrerak eta zergak ordaintzen dituzten taldeetan, gehien bat.

Hurrengo urteetan, arazoak krisi ekonomiako larri bat eragingo du , izan ere, oso zaila da arazoak ez dakarzkien irtenbideak aurkitzea. Hala ere, Txinak baditu hainbat irtenbide krisi hau ekiditeko: Produktibitatea, immigrazioa, zergak edo emankortasuna handitzeko hainbat proiektu sortu ditu. Gainera, badaude hainbat hobekuntza martxan, adibidez, automatizazioan oinarritutako ekonomia bultzatzen hasi dira.

Demografian aldaketak emateko denbora asko behar da, beraz aldaketa hauek Txinako ekonomian eraginak izango dituzte, eta beraz 21. mendean ekonomia mundialean Txinak duen papera, asko aldatu daiteke.

Iturriak:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.