Azken urteotan Espainiako SMIak (Soldata Minimo Interprofesionala) gora behera asko izan ditu eta Pedro Sanchezen Gobernuak eta Podemos partidu politikoak egin duten akordioaren bidez SMIa igotzea erabaki dute. Igoera hau berri ona izan da langile askorentzako, izan ere, igoera altua (%22,3koa) izan da aurreko urtetakoekin konparatuz, baina beste batzuk ez dute erabaki on bat bezala ikusten, CEOEren kasuan izan daiteken bezala.
CEOEren (Espainiako Enpresarioen Elkartea) ustez SMIaren igoerak ez lioke lagunduko beste langileen soldaten igoerari, izan ere, 2018ko udaran CEOEk sindikatuekin akordatutako paktuan Espainiako langileen soldata %2a igotzea jaso zen. Gainera, CEOEk ere gogoratu egin du aurreko urteko amaieran PPko Gobernuak, sindikatuek eta haiek SMIaren igoerarako beste akordio batzuk paktatu zituztela, hain zuzen ere 2019rako 773€ra igotzea eta 2020rako 850€ra.
Baina, Gobernuaren akordio berri hau ikusirik argi utzi dute udaran egindako akordioan jasotzen zen hazkundea bezalakorik ezingo direla egin, izan ere, SMIaren igoera hain altua izaten denean sindikatu eta langile taldeek presio handia sartzen diete enpresei gainerako soldata guztiak ere igo ditzaten eta horrek gastu handia ekarriko litzaioke CEOEri.
Bukatzeko, argi utzi behar da CEOEk dioena ez datorrela bat azken urteotan Espainian egon den aberastasun banaketarekin. Hau da, nahiz eta soldata guztiak igotzea gastu handia suposatuko lieken , ez litzateke inolaz ere izango arazo bat beraientzat, izan ere, elkarte hori osatzen duten enpresarioek dirua soberan dute ekintza hau egiteko manejatzen dituzten enpresetan.
Iturriaren esteka:https://elpais.com/politica/2018/10/11/actualidad/1539263180_883248.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.