Alderantzizko Hipoteka
Denok entzun dugu noizbait zer den hipoteka bat, baina beste motatakoak era daude. Horietako bat alderantzizko hipoteka bat da, eta artikulu honetan gai hori jorratuko dut.
Mota honetako hipoteketan, bankuak, diru bat emango dizu (hainbat faktoreen arabera diru kantitatea aldatzen da) bizitza osoan zehar zure etxearengatik, baina, etxea erabiltzen jarraitu dezakezu.
Baina, hipoteka mota hau ez dago pertsona guztientzat eskuragarri, hainbat baldintza bete behar dira:
- Gutxienez 65 urteko pertsona izan behar da, edo mendekotasun egoera gogor edo handi bat duen bat.
- Jabetzazko etxebizitza bat izatea, hau da, zu etxebizitza horren jabea izatea
Gainera, mota hauetako hipoteken dirua amaitu daiteke. Lehen esan dudan bezala, bankuak dirua ordainduko dizu hilero, urtero… baina ordaintzen dizun dirua etxearen balioa da, hau da hipoteka sinatu baino lehenago etxearen tasazio bat egiten da, eta bankuak tasazio hori ordainduko du, esate baterako, etxebizitza baten balioa 100.000€-koa da, baraz, bankuak urtero 10.000€ emango dizkio hipoteka sinatu duenari, baina pertsona hori 10 urte horietan bizirik irauten badu, bankuak ez dio diru gehiago emango. Baina, badago modu bat dirua jasotzen jarraitzeko, modu hori seguru bat kontratatzera da, seguru horrek ahalbidetzen du, hipoteka sinatu duen pertsonak, naiz eta bankuak etxearen balioa ordaindu, hilabetero dirua jasotzen jarraitu alko du. Baina, seguru hauek oso garestiak izaten dira.
Hiru motatako alderantzizko hipoteka daude:
- Bizitza guztirako: Pertsonak, hilero diru bat jasoko du, bere bizitza osorako, baina, hilero beste motatakoak baino diru gutxiago jasoko du (bankuak ez duelako etxearen balioa gainditu nahi).
- Aldi baterako: Adostutako denbora batean jasoko da etxearen balio osoa, eta nahiz eta adostutako denbora hori pasa, pertsonak etxea erabiltzen jarraitu dezake, baina hortik Aurrera ez du diru gehiago jasoko. Orokorrean, mota hauetakoak hobeagoak izaten dira adin handiko pertsonentzat.
- Antolaketa bakarrekoa: Etxebizitzaren balio osoa momentuan ordainduko da.
Horretaz gain, hipoteka kontratatutakoa hil egin bada, eta oraindik ez bazuen diru guztia kobratu, beraren oinordekoek gelditzen dena jasoko zuten.
Nire iritziz, mota hauetako hipotekak oso erabilgarriak izan daitezke adin handiko pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko, eta aukera ematen du beraren oinordekoek nahi izanez gero etxea berreskuratzea.
BIBLIOGRAFIA:
- https://www.finect.com/blogs/aprendiendo-sobre-inversiones/articulos/hipoteca-inversa
- https://www.bbva.com/es/consiste-una-hipoteca-inversa/
- https://www.consumerfinance.gov/es/obtener-respuestas/que-es-una-hipoteca-inversa-es-224/
- https://es.wikipedia.org/wiki/Hipoteca_inversa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.