2018(e)ko urriaren 4(a), osteguna

GASAREN IGOERA



NEGUAN ETXEA BEROTZEA, LEHENGO URTEAN BAINO %15 GEHIAGO KOSTAKO DA.



"OCU"-k (Organización de Consumidores y Usuarios) adierazi duenez, urriaren bateko gasaren azken igoera dela eta, gure etxeko berogailua piztea aurreko urtean baino %15 gehiago kostatuko da. Igoera hau dela eta, adibidez, tamaina ertaineko etxe bat duenak, aurten, 56€ gehiago ordainduko ditu urtean.  

Erakunde honek salatu duenez, aurtengo urrian, igoera, 2014ko apirilean gertatu zena baino handiagoa izango da. Zehazki, 2008tik aurrera gertatu den igoerarik altuena izan da.

Informazio iturria:
https://www.20minutos.es/noticia/3453546/0/ocu-gas-invierno-mas-caro/ 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.