2018(e)ko urriaren 12(a), ostirala

Mercedes Vitoriak produkzioa 5 jornada gehiagoz geldituko du

Ondasun edo zerbitzu bat lortzeko teknologia ezinbestekoa da; natura baliabideak, lana eta kapital-ondasunak. Baina zerbitzu horiek lortzeko hainbat gauza hartu behar dira kontuan, hots eguneko ondasunak, ekoizpen maximoa, ekoizpen potentziala, langile kopurua, lan orduak eta abar.
Baina, baldintza guztietatik garrantzitsuenak emaitzarik ematen ez badu ekoizpena ez da inora joango, hau da, gure produktuaren salmenta jaitsi bada, ekoizteak ez digu ezertarako balioko.
Mercedes Vitoriaren aurreikuspena 155.6373 ibilgailu ekoiztea zen, aldiz, 147.000 baino ez dira ekoiztuko, izan ere, dieselen salmentak ziurgabetasuna sortu du Eferen baieztasunek diotenez eta 8.000 ibilgailu gutxiago ekoiztea eragin du honek.
Arazo hau dela eta, azaro honetako 2, 9, 16 eta 23an eta  abenduaren 21ean ekoizpena bertan bera geldituko da. Horrez gain, datorren astean astelehenetik ostiralera etenaldi bat egingo da Euskal Herriko lantegi garrantzitsuenean eta hori gutxi balitz azaroaren 12tik abenduaren 20ra gaueko txanda kentzea erabaki dute enpresaren zuzendaritzakoek lan denboraren kudeaketa dela eta. Beraz, dauden 5.400 langileetatik hirutik batek lan egingo du bakarrik goizez eta arratsaldez. Hala ere, abantaila bat atera dezakete langileek krisi honetatik, izan ere, ekoizpen gehiago izan zutenean, sartu beharreko orduak baina gehiago sartu zituzten eta horregatik orain soldata berdinarengatik lan gutxiago sartzen dute pilatutako ordu estra horiengatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.