Ordu aldaketa desagerrarazi nahi du Europako batzordeak. Horretarako, bi ordutegi daude aukeran: udakoa edo neguko. Ze ordutegi aukeratu beharko genuke? Honen
inguruan iritzi ugari daude, argi dagoena da, hurrengo urteko apirilerako esan beharko dutela estatuko kideek zein ordu finko aukeratuko duten, sei hilabete utzi dizkiete ondo pentsatzeko.
inguruan iritzi ugari daude, argi dagoena da, hurrengo urteko apirilerako esan beharko dutela estatuko kideek zein ordu finko aukeratuko duten, sei hilabete utzi dizkiete ondo pentsatzeko.
Benjamin Franklinek (1706-1790), AEBetako enbaxadore zela, Frantziako egunkari batean proposatu zuen ordua alda zitekeela kandeletan aurrezteko. Gaur egun, argindarra aurrezteko balio du baina eztabaida handia dago ea konpentsatzen duen.Izan ere, ordu aldaketak ‘Jet-lag’-a eragiten du, batez ere, zahar eta haurretan. Beraz, batzordeak azkartu du aspaldiko eztabaidak hauspotu duen eskaera bat: ordu aldaketa kentzea.
Mohedano-k dioenez, ordu aldaketa egiten da fabrika handietan produktibitatea handitzeko eguneko argia erabiliz . Baina gaur egun ez dauka zentzurik zerbitzu sektorea nagusi denean, eguzkiko argitasunak garrantzi gutxiago duenean argi artifizialak baino.
Europako parlamentuko ikerketa batek bultzatu zuen, joan den otsailaren 8an 2001eko legea ikuskatzeko erabakia onar zedila hau da, herrialde bakoitzeko kideek ordua aurreratzea eta atzeratzea behartzen dituen legea aztertzea. Dokumentuak aipatzen ditu ordu-aldaketaren ondoko egunetan bide-istripu gehiago erregistratzen direla apuntatzen duten txostenak. Horrez gain, erreferentzia egiten die mediku ikerketei erritmo zirkadinoaren aldaketen erreferentzia egiten dutena hau da, pertsonen 24 orduko zikloa, argiak eragiten duela. Bestalde, ere aipatzen du aurrezki energetikoa kontsumoaren %0,5-%2,5en artean txikiagotzen dela, estatu bakoitzaren arabera.
Informazio iturria:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.