Airbnb, pisu turistikoen orfertak egiten dituen enpresa bat da. Pisu hauek, ez dira bizitzeko, denboraldi motz baterako baizik. Erabilera nagusiena turistek ematen diete. Hasiera batean begiratuta ez du ideia txarra ematen, baina, hain ona al da?
Gaur egun, Donostian esaterako, arazo handia dago hauekin eta arazo honen eragilea Airbnb enpresa da.
2018ko Martxoaren 27an, pisu turistikoen ordenantza sartu zen indarrean. Guztira 1227 etxebizitza daudela estimatu da azken hilabeteetan. Hauek oso azkar hedatu dira, izan ere, lagungarriak izan daitezke dirua lortzeko. Alokairua nahiko prezio garestian jarri harren etxebizitza hiriko gune egokian baduzu, jendea ordaintzeko prest egongo da.
Hauen arazo handientako bat da, hirian bizi nahi duen jendeari etxebizitza lortzeko aukera kentzen dietela da, hau da, etxe/pisu baten bila dagoen norbaiti oso zaila egiten zaio bat bilatzea. Bestetik, prezioak ere eskuetatik joan dira. Gero eta prezio altuagoak jartzen ari dira, altuegiak, eta turista edo ikasle batek ezin du horrelako zifra bat ordaindu. Azkenik, gero eta baldintza okerragoetan edo legez kanpo alokatzen zituzten, horrelako 1.500 etxebizitza aurkitu dituzte, beraz, Donostiako udaletxeak, pisu turistiko gehiago ez baimentzea erabaki du.
Puntu gorri gauek guztiek egiten diete erreferentza pisu turistikoei. Argi eta garbi ikusten da arazo larri bat dagoela eta hau bukatu behar dela, izan ere, egun, alde zaharreko etxebizitza gehienak mota honetako etxeak baitira.
Hasieran aipatu bezala, Airbnb izan da kaos guzti honen eragilea eta eragin handia izan du hiri osoan. Udaletxearekin paktu batera iritsi dira eta iada ezarrita dauden pisuak ezingo dituzte kendu, baina ezingo dira gehiago jarri.
Iturriak:
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5050442/donostiak-ez-du-pisu-turistiko-gehiagorik-baimenduko-parte-zaharrean/
https://es.wikipedia.org/wiki/Airbnb
https://twitter.com/xabimurua/status/993950209800589313
http://irutxulo.hitza.eus/2018/09/11/pisu-turistikoak-egungo-errolda/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.