2018(e)ko urriaren 12(a), ostirala

Subsidioa Espainian

PSOE-ek eta PODEMOS-ek atzo, urriaren 11an, estatuko aurrekontu orokorrak (Presupuestos Generales del Estado) adostu zituzten. Beraiek, gai asko ukitu zituzten 33 gutxi gorabehera. Horietako bat, subsidioaren (diru-laguntza mota bat da) berreskuraketa izan zen. Hauxe da adostu zutena: Lehen PP-k agintea zuenean, subsidioa jaso ahal izateko, ezin zenuen inolako diru sarrerarik izan, ez zure langile soldata, ezta langabeziakoa. Horretaz gainera, 55 urte izan behar zenituen subsidioa eskatu ahal izateko, aitzitik, orain 52 urterekin eskatzea posible izango da.


Jende askoren ustez, subsidioa ez da beharrezkoa, izan ere, gehienek diru laguntza honi nini-entzat (ez dutenek ez lanik egiten, ez ikasten) doala aipatzen dute, beraiek egin beharko luketena lana egitea dela esaten  dute, honelako ikuspegia dutenek. Ordea, nire ustez jendeari erakutsi behar zaiona da gauzetaz ez aprobetxatzea, izan ere, jende askok hau eskatzen du lana duenean, baina ez dutenez deklaratzen jasotzen dute. Laguntza hauek inolako beharrik gabe jasotzen dituztenak konturatu behar dira badaudela beste pertsona batzuk, laguntza hauek bai hala bai behar dituztela, aurrera ateratzeko. Hau aldatu beharra dago, aldatu ezkero lortuko genukeena pixkanaka-pixkanaka, guztiek erosteko ahalmen nahiko handi bat edukitzea da.

subsidio bilaketarekin bat datozen irudiak

Gobernuak 3 urte hauek jaisteen, diru kopuruari erreparatuz, subsidioen kostua 323 milioi eurokoa da. Nire ikuspegitik, hau beharrezkoa da, bizi garen garaian oso garrantzitsua da teknologiari buruzko oinarriko adimen bat edukitzea, horregatik 50 urteko gizon-emakumeak ez dute gazteok bezala teknologiarekin ikasi. Enpresa askotan bota egiten dituzte adina honetako langileak teknologia berriak erabiltzen ez dakitelako. Kasu hauetako asko daude Espainian, lau urte baino gehiago lana bilatzen ari diren langabetuen %70a, 50 urte baino zaharragoak dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.