Tasa arrosa
Guztiok dauzkagu hainbat behar gure
bizitzan, gehienetan ez dira berdinak izango, baina badaude behar batzuk
funtsezkoak direla guztiontzat, adibidez; ura, oxigenoa, arropa, janaria... oso
oinarrizko beharrak direla esan daiteke baian badaude beste behar asko hartzen
ditugu funtsezkoak bezala, higienea esate baterako. Gizonak eta emakumeak
produktu ezberdinak erabiltzen ditugu gure higienearentzat, normala denez,
baina, ez dago ondo ikusita emakumeen higiene produktuak, tanpoiak, konpresak,
ilea mozteko makinilak, kremak etab. garestiagoak izatea. horri tasa arrosa
deitzen diogu. Eta ez dira bakarrik higiene produktuak soilik garestiagoak
direnak, arropa zapatak, erlojuak koloniak etab. Ere bai.
Gure
egunerokotasunean erabiltzen ditugun beharrezko produktuan %4-ko BEZ-a dute,
aldiz emakumeon higiene produktu asko ez dira beharrezkoak kontsideratzen eta
tasa hori eduki ordez %10-eko BEZ-a dute. Horren ondorioz liskar asko egon
dira, izan ere, emakumeok hilerokoa daukagunean hainbat produktuen beharra
daukagu eta ez da justua garestiago ordaindu behar izatea gure produktuengatik
gizonezkoak beraien bizarra mozteko makinilak eta espumarengatik baino.
Liskar
hoien ondorioz, Gobernuak tasa arrosa kenduko du eta %10 duten beharrezko
produktuak %4ko Beza-edukitzera pasako dira.Beharrezko produktuak
kontsideratzen direlako eta emakumeen eta gizonezkoen arteko ezberdintasuna
adierazten duelako eta gizarte honetan lortu nahi dena emakumeen eta
gizonezkoen arteko berdintasuna lortzea da.
ITURRIAK:
https://www.lavanguardia.com/economia/20181004/452167607437/tampones-compresas-iva-precio-tasa-rosa.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.