2018(e)ko urriaren 19(a), ostirala

INFLAZIOA

INFLAZIOA:

Inflazioa Ekonomiak gaur egun duen arazo handienetakoa da eta eragin negatiboa dauka agente ekonomiko ahuletan. Ekonomia batean inflazioak prezioen egoera neurtzen du eta urte arteko tasa baten bidez adierazten da. Otsailean, %0,8koa  izan zen inflazioa hau da, aurreko urtetik prezioak orokorrean zortzi hamarren garestitu zirela.

Inflazioa erreferentzia nagusienetako bat bihurtu da, bizitza aldaketaren maila erakusten duelako. Norbaiten soldatak eta diru sarrerak inflazioaren gainetik handitzen direnean bizitza ahalmena handitu zaiola esaten zaio. Alderantziz gertatzen bada, hau da, diru sarrerak inflazioaren behetik doazenean eros ahalmena galtzen ari da.

Inflazioa ona edo txarra den eztabaidak daude. Ekonomia kapitalista batean beharrezkoa dela diote gehienek. Alde batetik, prezioek eta soldatek gora egiten dutelako eta, bestetik, inflazioa dagoela jakiteak kontsumoa igotzen duelako. EBZ-k (Europako Banku Zentrala) dio inflazio maila egokia %2 ingurukoa izan beharko lukeela.

Herrialde bakoitzean bere estatistika erakundeak neurtzen du. Hilero joaten dira denda eta enpresak bisitatzera eta bertan produktuak begiratzen dituzte prezioek gora edo behera egin duten ikusteko. Honetaz gain zirkulazioan dagoen diru kopuruak ere zerikusia dauka. Azken datua estatu Espainiarrean %2.26koa da (Ikusi beheko irudian).

Zergatik da garrantzitsua inflazioa ekonomia batentzat?? Ekonomia kapitalista batean inflazioa izatea normala da. Baina inflazioak kontrola galtzen badu hor datoz ondorioak. Arazo nagusiak bi izaten dira, Hiperinflazioa eta Deflazioa. Hiperinflazioa, prezioen hazkunde neurrigabea da. Kasu aipagarri bat Lehen mundu gerra ondoren Alemanian gertatu zen. Deflazioa, prezioak jaisteari deritzo adibide aipagarriena Japoniako 1990. hamarkada galdua da.




Iturriak:





Naia Altuna.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.