GIZARTE KONTSUMISTA
Erosten dugun guztia behar al dugu? Edo erosten dugun hori, edukitzeko nahiak bultzatuta erosten dugu?
Gizarte kontsumitzaile batean bizi gara, eta gaur egun, ezin gara kontsumitu gabe bizi. Kontsumoa, bere horretan, gure beharrak asetzeko ekintza da, baina beharrik gabe, eduki nahi dugulako, kapritxoz erostea, ez da kontsumoa, kontsumismoa baizik.
Geure gizartea, gero eta kontsumitzaileagoa da; gero eta gauza gehiago izan, orduan eta zoriontsuagoa da. Erosten dugunaren gehiengoa ez dugu benetan behar, eta beraiek gabe ere primeran bizi gintezke. Gure burua konbentzitzen dugu (edo konbentzitzen gaituzte) produktu bat behar dugula esanez, eta azkenean erosten bukatzen dugu. Erosi dugun hori, aste bete baino gutxiago barru, ia ahaztuta izango dugu eta beste zerbaiten atzetik ibiliko gara, hau lortzean berdin eta horrela denbora guztian ziklo bat izango balitz bezala. Ez gara inoiz konformatzen, beti gehiago nahi dugu. Adibidez, Samsungnen azken modeloa lortuz gero gustura egongo gara, hurrengoa atera arte. Ikusten dugun guztia nahi dugu, edukitzeko beharra sentitzen dugu baina benetan ez dugu behar, gure gizarteak ala erakutsi digu, eta ondorioz ala jokatzen dugu.
Sentitzen dugun gehiena, behar artifizialak dira, iragarkien eta beste teknika batzuen bitartez, behar dugula konbentzitzen gaituzte eta honela, "kontsumoaren zikloan" sartzen gaituzte. Eskaintza bereziak egiten dizkigute, beherapenak... eta horrek erostera bultzatzen gaitu.
Kontsumitzeko behar den gauza bakarra, dirua da, hau edukiz gero, kontsumismoan sartu zaitezke. Honek, gizartearen bereizketa ekonomikoa islatzen du. Diru asko baduzu, markako produktuak erosiko dituzu, horrela dirua duzula erakutsiko duzu eta markako produktuak ez dituen bat baino gehiago sentituko zara.
Zure armairua beteta baduzu, hutsik daukan bat baino zoriontsuago sentituko zara eta horrela beste mila gauzekin.
Gainera, honek, gure identitatea galdu arazten digu. Gero eta antz handiagoa dugu beste herrialdeetakoekin, arropa berdina janzten dugu, mugikor berdinak ditugu... Edo ez al zaizu horrela iruditzen?
Beraz, gaur egun, beharra eta nahia, eskutik emanda doaz eta jadanik ez dugu beharrarengatik bakarrik kontsumitzen. Kontsumismoaren esklabu bihurtu gara, kontsumitzeko beharra sentitzen dugu eta ez badugu egiten ez gara zoriontsu sentitzen. Zuk zer uste duzu? Izan al gaitezke gaur egun zoriontsu kontsumismoan erori gabe?
Informazio iturria:
https://elordenmundial.com/sociedad-de-consumo/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.