2018(e)ko urriaren 18(a), osteguna

EUROPAKO BANKU ZENTRALA ETA BAKU POPULARRA


Europako banku zentralaren lana beste bankuak gainbegiratu eta  hauei gomendioak ematea da, eta halaxe egin zuen orain dela lau urte Banku Popularra aztertu zuenean. Bankuaren jardueretan miatu ondoren Europako Banku zentralak kontuak bir pasatzeko eskatu zien Banku Popularrekoei baina antza denez hauek ez zituzten neurriak hartu eta 2017an bankua desagertu zen. Baina nola da hau posiblea?

Gertaera arraro hauek ulertzeko lehenik eta behin historian atzera egin behar dugu. 2014. urtean Europako Banku zentralari kontinenteko banku handiak ikertzea egokitu zitzaion. Banku horien artean Espainiako Banku Popularra zegoen, herrialdeko bankuetako famatuenetarikoa, beraz EBZ-ak bere lanari ekin eta urte bukaeran txostena bidali zien Banku Popularreko jendeari.  Bidalitako gutun hartan bankuari bere aktiboen kantitatean arreta jarri dezan gomendatzen zaio Banku Popularrari. Horretaz gain banku zentraletik kontuak lehen bait lehen bidaltzeko eskatzeaz gain bankuaren barne funtzionamendua hobetzea eskatzen zaie.

Baina gutuna 2014. urtekoa bazen, nolatan konturatu gara honetaz lau urte beranduago? Orain izan da Fernando Andreu epaileak Europako Banku Zentraleko dokumentu klasifikatuetatik Banku Popularraren kasua atera duenean, beraz badakigu Banku Popularrak bazekiela dena ez zihoala ondo, orduan zergatik ez zuten ezer egin edo neurririk hartu? Hori ez dugu jakiterik.

Nire iritziz Europako Banku Zentralak presio gehiago egin beharko lieke bankuei horrelako gauzak ez gertatzeko, baina ulertu beharra dago Europar batasuneko Banku guztiekin jardun behar baduzu zaila dela denak ondo kudeatzea.

ITURRIAK:

https://www.eldiario.es/economia/BCE-Banco-Popular-problemas-desaparicion_0_825918080.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.