2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

Europar Batasunak Espainian ezarri nahi dituen murrizketak

Espainiako gobernuak aurreko urriaren 15ean argitaratutako 2018rako aurrekontuen zirriborroak hainbat desadostasun sortu ditu Europa mailan. Izan ere, Europar Batasunak dioenez aurrekontu horiek gehiegizkoak dira 2019ean hazkundea egotea nahi badute. Hortaz gain, aurrekontuak desegokiak direla adierazteko hainbat arrazoi eman ditu Europar Batasunak:
Lehenik eta behin, adierazi dute aurten Espainiaren progresua oso mugatua izan dela. Horren ondorioz, progresua azeleratzea eta aurrekontuak haunditu ordez aurretik erabakitako Estabilitatearen Ituna betetzea eta modu horretan 2019rako hazkundea ziurtazea gomendatu zaio Espainiako Gobernuari.
Bestetik, Batasunak aurrekontuetan aipatzen denaz mesfidantza erakutsi du, izan ere, haien ustetan Espainiak aurrekontuetan azaltzen dena baino geihago gastatzen eta diru-sarrerak gutxitzen bukatuko du.
Gainera, aurrekontuan azaltzen diren neurri guztiak ez dira legislatuak, beraz, legearen aurka joan daitezkela ulertuko daiteke, nahiz eta adierazi duten Parlamentuak aurrekontu hauek onartu arte ez dutela inongo eraginik.
Hala ere, Espainia ez da izan aurrekontuengatik gaizki ikusia izan den herrialde bakarra. Beste Europako herrialde batzuetan ere gomendazioak jaso dituzte Europar Batasunaren partetik eta dagoeneko Italiak ezezkoa eman die gomendazio hauei.
Beraz, nahiz eta Europar Batasunak Espainiako gobernuaren aurrekontuei buruz adierazitako soilik gomendazioak direnez eta amaierako erabakia Parlamentuak hartuko duenez, ez dira gai aurrekontuak deusestatzek. Baina, argi utzi dute haien interesa ez dela sektore publikoaren hobekuntza sustatzea, baizik eta Europako herrialdeetako gobernuak egonkor mantentzea gastuak ahalik eta gehien murriztuz. Ulergarria da Espainiako egoera ikusita Europak gobernuaren kostuak kontrolatuak izan daitezen gomendioak ematea, baina murrizketak egiteak ez lituzke ondorio onak ekarriko gizarteko hainbat arlotan (hezkuntzan, osasungintzan, pentsioetan, segurtasun publikoan etab.).

Iturria: https://www.elmundo.es/economia/macroeconomia/2018/11/21/5bf542fa46163f8e9e8b4669.html 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.