Black Friday, beste urte batez hemen dugu eta geroz eta gertuago gainera, datorren azaroaren 23an hain zuzen. Zer da ba Black Friday? Ostiral beltza edo Black Friday eguberriei ongi etorria emateko merkealdi eguna da, denda guztiak bete-beteak egoten dira eta jende gehienak merkealdi hau aprobetxatzen du gabonetako opariak prezio onargarrietan erosteko. Hots, Espainiako %63ak dendak goitik behera betetzen ditu dirua gastatzeko asmotan.
American expresen arabera, %34ak teknologian gastatzeko erabiltzen du Black Friday; %23ak aldiz, arropan eta %19a kulturazko produktuetan, hau da, musika, liburu eta horrelakoetan.
Aurreikuspenei dagokienez, 1.553 miloi euro jasotzea espero da 2018 honetan, 2017an baino %10,1 gehiago hain zuzen. Ondoriozta dezakegu azken urteotan etekina handitu dela eta Amazon da horren eragile nagusia, izan ere, aurreko urtean 1.400.000 produku saldu zituen 24 ordutan, segundoko 16 eskaerarekin gutxi gorabehera eta Amazonen produktu arrakastatsuenak aparatu elektronikoak eta bideo jokoak izaten dira. Horrez gain, orokorrean hitz eginda Black Friday-en arrakasta handiena izaten duten produktuak telebista, aspiragailu eta mugikorrak izaten dira, deskontu oso erakargarriak izaten dituzte eta.
Hala ere, jende gehienak egun hau oso abantailatsu aurkitzen duen arren, baditu bere alde txarrak ere. Adibidez iaz, hainbat arazo egon ziren eta zenbait pertsona kexatu egin ziren iruzurrak direla eta. Hori jakinean, garrantzitsua da haibat gauza kontuan hartzea , hala nola, segurtasunezko webguneak erabiltzea(https), pasahitzei garrantzia ematea, beherapen faltsuekin kontuz ibiltzea, erosketa baldintzak kontuan hartzea, itzultzeko aukerak zeintzuk diren ezagutzea...Izan ere, ikerketa batek frogatu duenez, %11 da benetako prezioari deskontu bat egiten zaion produktu kopurua eta Black Friday-en normalean baino erosketa mugimendu gehiago dagoenez, ziria sartzeko erraztasunak ere gora egiten du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.